Etiketaren izena: hirigintza

Kendu zaborra behingoz Zardoya-Otisetik

2026, Apirilak 16

zardoya-zaborra-1

HERRIPE auzo elkartea

Joan den urtarrilean, Polizia Nazionalaren, Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren hedapen bat agertu zen industrialdean, teknikari eta langile batzuekin, talde migratzaileen kokalekua desegiteko. Aspalditik, talde migratzaileak hartzen dituen gunea da, eta bizikidetza ez da batere erraza. Errealitate horrek arazoak dakarzkie batzuei eta besteei, baina azken hilabeteetan egoera okertu egin zen Herrerarako, Manteo, Martutene, Infernua (orain Zeruene esaten zaio) bezalako beste asentamendu batzuk desegin zirelako, beste erantzunik gabe, udalaren saiakera apal batzuk izan ezik, kalea aukera gisa eta, espero bezala, Herrerara etorri ziren.

Egun horretan, iritsi berri ziren askok alde egin zuten, proposatutako behin-behineko irtenbide batzuei helduta, eta bizilagun batzuek geratu ziren migratzaileekin hitz egin zuten, ikusaraziz zein zentzuzkoa izango zen inguruak eurek garbitzea eta bizilagunei elkarrekin bizitzeko gogoa erakustea. Beraiek egin zuten, baina… bilketarako kamioia oraindik ez da iritsi. (Bideoa ikusi hemen)   (gehiago…)  »  

Zardoia eremuko hirigintza proiektua ezegokia da

2026, Otsailak 20

Jolastokieta AL05 2019

Jolastokieta AL05 - 2019ko alternatiba

Gure Bidea auzo elkartea

GURE BIDEA auzo elkarteak alegazioa jarri dio Zardoia lantegia zenekoan egitekoak diren Jolastokieta AL05 etxebizitza proiektuari ez dituelako kontuan izan hainbat alderdi, eta inpaktu negatiboak eragingo dituelako:

1. Lehendik aski asea dagoen auzunea areago metatzeko eta itotzeko arriskua dago. Altza da eraikuntza eta bizigarritasun indize okerrenak dituen auzoa. Etxebizitza dentsitate altuak ditu Arriagan, Altza Gainan eta Larratxon. Hiri Iraunkortasunaren Adierazleen arabera, Eraikuntza Dentsitatearen parametro gomendagarriak hektareako 60 eta 90 etxebizitza artekoak dira, baina Zardoiako eremuak dagoeneko badu 97 e/h-ko dentsitatea. Hori jakinik ere, egitasmo berriak 125 e/h-ko dentsitatea izango du, gomendatutakoa baino 1,4 aldiz handiagoa.   (gehiago…)  »  

Bizi eta hil, Donostian ala Altzan

2026, Otsailak 17

txabolismoa-altzan

Barrutiko Elkarteak

Izu-ikara batek astindu gaitu jakin dugularik Altzan txabola batean lo egiten ari zen pertsona bat sutan kiskalita hil dela, eta ustez herrialde txiroetakoak diren egoerak ekarri dizkigu gogora. Baina EZ. Donostiako ekialdean gertatu da, hiriburuko aldirietan; izan ere, badirudi ez dela gauza bera Donostian ala Altzan bizitzea, eta, are, hiltzea ere.

Hain larria izan den gertaera honek irakurketa sakon bat eginarazi beharko liguke, ez errudunak bilatzeko, baina bai erantzukizunak eta norabide aldaketak topatzeko, berriro gerta ez dadin, noski.   (gehiago…)  »  

Jane’s Walk Martutene

2025, Apirilak 24

kartelaMaiatzeko lehen asteburuan, Jane Jacobs (1916-2006) hirigile eta intelektualaren jaiotzarekin batera eta bere pentsamenduan oinarrituta, 500 ibilaldi baino gehiago antolatzen dira mundu osoan zehar. Jane ’s Walk Donostiak hamahiru urte daramatza hirian zehar ibilaldi hauek antolatzen. Honezkero bi ibilaldi egin ditugu haiekin elkarlanean, bata 2014an Altzan zehar eta bigarrena 2023an Bidebietan. Aurten ere beste bat egingo dugu, oraingo honetan Martuten auzoan barrena. Denok zaudete gonbidatuta.   (gehiago…)  »  

Donostiako Plan Orokorrarren Aurrerakin honi, ez!

2024, Abenduak 11

konzentrazioa-abenduak-15

Ekialdeko Barrutiko elkarteak

Hurrengo 15 urteetarako gure etorkizuna jokoan dago. Ekialdeko Barrutiko elkarteek, bakoitzak jarduten duen arlo eta eremutik, dauden gabeziak eta irtenbideak aztertu ditu (txostenak deskargatzeko hemen) eta, denen artean, Donostiako Plan Orokorraren aurrerakinari behean irakur dezakezuen iradokizuna egin dio, Ekialdeko Barrutirako desorekatua eta jasanezina delako.

Iradokizunak hogei elkarteen sinadura darama, eta auzokideei sinadura biltzeko deialdia egiten dizuegu. Sinatzeko klik egin hemen.

Horrekin batera, igande honetarako, abenduak 15, 12:30ean, Harria parkean konzentrazio bat egingo da Plan Orokorraren Aurrerakin horri ez! esateko.   (gehiago…)  »  

Parte-hartze prozesua: Jasota gera dadin

2024, Azaroak 2

altza-xxi

Altza XXI Herri Ekimena

Donostiako Plan Orokorrari buruzko eztabaida abian da. Eta Altzaren etorkizuna jokoan egonda, beste auzo batzuen artean, datozen 15 urteetarako, Udalak prestatutako parte-hartze prozesu batean murgilduta gaude barrutiko elkarte eta herritarrak. Hasieratik kritikatu dugu partehartze prozesu hau, legez agindutakoa betetzera bideratutako planteamendu maltzurra, elitista eta guztiz zuzendua dena.  (EAEko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2206 Legea). Bada, egoera horretan, eta diagnostikotik abiatuta benetako parte-hartze prozesu baten beharra argi utzi dugunez, jasota utzi nahi dugu 2024-10-29ko bileran adierazitakoa eta idatzitakoa, jasota gera dadin, eta inork ez dezan manipulatu eta erabili gure parte-hartzea prozesuan, plan honen proposamenen baiezko gisa.   (gehiago…)  »  

“Ondarea eta paisaia” Plan Orokor berrian: txarretik txarrera

2024, Urriak 19

Landarro

Landarro

Ondare historikoa eta paisaia herri edo hiri baten nortasunaren zati garrantzitsu bat dira. Hain da begi bistakoa ideia hori, Donostiako Plan Orokor berriaren aurrerapenak (hemendik aurrera, Aurrerapena) jasotzen duela, “Ondarea eta paisaia” izenburupean. Hala da, behintzat, diagnostikoan eta helburuetan, baina jarduketei dagokienez, ordea, argi geratzen da partrimonioaren eta paisaiaren kontu hori ez doala Altzarekin. Beste behin gogorarazi digute gai hauetarako Altza ez dela Donostia.

Udalaren ikuspegitik, Altza osoa “lurzoru-poltsa” bat baino ez da, - Aurrerapenak Landarroko muinoa kalifikatzeko erabiltzen duen hitzez hitzeko kalifikazioa, Molinaoko parkeari itsatsita dagoen landa-eremua -, eta hortaz Altzan ezin da ondareaz eta paisaiaz hitz egin, urbanizatzeaz baino ez.   (gehiago…)  »  

Altza: etxe pilaketa edo bizileku?

2024, Maiatzak 16

altza-xxi

Altza XXI herri ekimena

Altza XXI herri ekimenak antolaturik, Altzako Tomasene kultur etxean EHUko hirigintzako 2 irakaslek hirigintzaren egungo jarraibideei buruzko hitzaldia eman zuten atzokoan.

Jon Agirre eta Oihana Santolaria izan ziren gonbidatuak eta hirigintzaren irizpideak jorratzeaz gain, laister agertu ziren Donostiako Hiri Antolaketako Plan Orokorraren Aurrerapideari buruzko aipamenak eta dokumentu honek Altzako Auditz-Akularren 3.000 mila pasa etxebizitza eraikitzeko berreskuratzen duen egitasmoa.   (gehiago…)  »  

Badagoen hiriari erreparatu behar dio Donostiako HAPO berriak

2024, Apirilak 26

darieta

Gure Bidea elkartea, Zigor Etxeburua Urbizu

Gure Bidea auzo elkartearen xedea da Altzako hirigintza azpiegiturak, eta osasuneko eta kiroleko ekipamenduak hobetzeko lan egitea, altzatarrok bizitza kalitate hobea izan dezagun. Horregatik, interes handiz ari gara jarraitzen Donostiako Hirigintza Antolatzeko Plan Orokorraren (HAPO) berrikuspena, gure herriak dituen hirigintzako gabeziei irtenbidea emateko aukera delakoan.

Altzako biztanleria asko hazi zen 50 urteko tartean: 1930ean, artean udalerria zela, 5.425 biztanle izatetik 44.384 bizilagun izatera iritsi zen 1986an; zortzikoiztu egin zen. Ondorioz, etxe asko eraiki zen, edozein txokotan eta edozein modutara eraiki ere, biztanle berriak espazio txikietan pilatuta, azpiegitura eskasekin, eremu libreak moldatu gabe, eta zuzkidurarik gabe. Hirigintza anabasatsu eta deskontrolatu horren ondorioak gaur arte iritsi dira.

  (gehiago…)  »  

Alegazioak HMJP - Hiri-Mugikortasun Jasangarriaren Planari (2024-2029)

2024, Otsailak 27

oleta

Barrutiko elkarteak

Ez da zaila HMJP 2024-2029 programaren filosofiarekin eta helburu orokorrekin bat etortzea. Arazoak sortzen dira helburu horiek betetzeko esku hartzeko lehentasunak zehazten direnean; izan ere, orain arteko joera orokorra da erdigunetik urrunago dauden auzo eta zonaldeak ez lehenestea, eta, hala ere, kalteberagoak dira hirigintzari, gizarte eta ekonomiari eta generoari dagokienez.

Genero-ikuspegitik, nabarmendu behar da emakumeei eragiten diela gehien eremu kalteberetan bizitzeak, eta, bereziki, pobrezia-egoeran daudenei, langabezia-egoeran daudenei, errenta oso baxuekin daudenei, guraso bakarreko etxeen arduradunei, igogailurik gabe bakarrik bizi diren eta etxebizitza eskuratzeko arazoak dituzten adineko emakumeei.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Apirila 2026
A A A O O L I
« mar    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Zigor Etxeburua
    (2026, Apirilak 16)
    «Lotsagarria da Donostiako Udala erakusten ari den UTZIKERIA. Ez lukete horrela edukiko Bulebarra balitz. »
  • Diana
    (2026, Apirilak 9)
    «Mi madre nació en Herrera en 1939, una de las historias que me contaba de cuando era pequeña era cuando ...»
  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »

etiketak


Sarean