“Ulertu eta proposatuz… Herrera”

2011, Uztailak 28

esazu

Hirigintza eta parte-hartzearen gaia gaurkotasun handia dauka gure artean. Joan den urtean, Herripe Auzo Elkartea tartean zegoela, Herrera birsortzeko ideia lehiaketa bultzatu zen non hiria egiteko modu berritzaileak erabili ziren. Esperientzia interesgarri hura argitalpen batean bildu dute “Ulertu eta proposatuz… Herrera” izenburupean eta gure bildumarako bidali digute. Liburua Euskal Herriko Unibertsitatearen Arkitektura Sailak argitaratu du, Olatz Grijalba, Claudia Pennese eta Koldo Telleria koordinaziopean. Parte-hartze prozesuan sortutako hausnarketak jasoak daude bere orrialdetan eta dudarik gabe aurrerago egin beharko diren hausnarketak egiteko baliagarriak izango dira. Hauek dira liburuaren aurkezpena eta aurkibidea, eta interesatuen esku jartzen dugu liburua.

Azken mendeko hirien garapen azkar eta desordenatuak, lurralde erraustu eta baliabideak xahutzeaz gain, gaur egungo gizartearen beharrak asetzeko gaitasunik ez duten hirigunean sortu dituzte. Ondorioz, lurraren muga fisikoak gainditzearekin batera, geroz eta hirien zatiketa handiagoa gertatzen ari da, herritarren arteko desberdintasun ekonomiko nahiz sozialak areagotuz eta espazio publikoaren kalitatea gutxituz.

Egoera larri hau dela eta, beharrezkotzat jotzen dugu hirien garapenaren ibilbidea aldatzea; hazkunde hedakor azkar eta sinplea alde batera utziz, uzkurtze hazkundea ahalbidetzen duen garapena konplexu eta kalitatezkoa lortzea. Horrela, erabateko hiri-birsorketa gaur egungo hirien bilakaeraren estrategia nagusi moduan ulertzen dugu.

Eta, hiri-birsorketa prozesuak izatedun eremu baten gain diharduenez, behar-beharrezkoa da eraberritzeak lekuaren eta bertan bizi direnen historia eta izaera ulertzea. Eta horretarako, ezinbestekoa da herritarren parte-hartzea prozesuaren parte izatea.

Argitalpen honek Herritarren parte-hartzea eta Hirigintza buruzko ESAZU I ekimenaren inguruan burututako elkarlanaren ondorioz eratorritako hausnarketak, ekarpen teorikoak eta proposamenak biltzen ditu helburu bakoitzarekin; hirien garapen moten inguruko eztabaida sortzea eta Herrera auzoaren etorkizuneko bilakaeraren  oinarritzat baliagarria izatea.

Maiatzak 20an, Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan, burututako Parte-hartzea eta Hirigintza jardunaldian eginiko planteamendu teorikoak jasotzen dira. Eta profesional gazte eta ikasleek Herrera… birpentsatuz lehiaketarako eginiko proposamenak erakusten dira; bertan parte-hartzaileek auzotarren ekarpenetatik sortutako auzoa birgaitzeko bide desberdinak garatu dituzte.

AURKIBIDEA

Aurkezpena. Ibon Salaberria

Abaguneak

  • Hiri-bisortzea. Claudia Pennese, Olatz Grijalba
  • Hirigintza parte-hartzailea. Koldo Telleria, Hiria Kolektiboa
  • Hezkuntza. Jon Begiristain

Aurrekariak

  • Auzoen garapenaren historia. Herripe Auzo Elkartea
  • Lehiaketa aurretik eginiko parte-hartze prozesua. Ager Iñarra, Koldo Telleria

Lehiaketa

  • Herrera… ulertu eta proposatuz, xedea eta garapena. Claudia Pennese, Olatz Grijalba
  • Proposamenak. Victor Araujoren eskutik
    • Jostaldia
    • Herreparatu
    • Verdeterapia
    • RRR
    • Voltear Herrera
    • heRrErAtu

Etorkizun bateratua

  • Estrategiak. Claudia Pennese, Olatz Grijalba
  • Ondorioak Herrerako bizilagunen ikuspegitik. Herripe Auzo Elkartea
  • Prozesuaren ondorioen dokumentazio grafikoa. Ager Iñarra, Koldo Telleria

P.D.: Herripe Auzo Elkarteak honi buruzko sarrera bat egin berri du bere blogean eta, besteak beste, liburuaren ale bat nola eskuratu adierazten da bertan.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2025
A A A O O L I
« Abe    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Carmen Perez
    (2024, Abenduak 30)
    «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»

etiketak


Sarean