San Martzial elizako harrizko lehen eraikuntzaren albisteak

2021, Urtarrilak 2

l10685

Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste

San Martzial eliza duela sei mende sortu bazen ere, gaur egungo elizaren eraikinak ehun urte pasatxo baino ez ditu eta historian zehar izan diren lauzpabost eraikinetako azkena da. Felix Elejaldek 1990ean, seigarren mendeurrena zela eta, San Martziali buruz argitaratu zuen monografian jasotzen duenez, San Martzial eliza zaharra egurrez eraiki zen -”unum oratorium lignis“- 1390 eta 1396 artean[1], eta XVII. mendean obrak Fabrikako Kontu Liburuan erregistratzen hasi arte, eraikinen eraikuntza-ezaugarriei buruz iritsi zaizkigun informazioak oso eskasak izan dira.

Orain arte Elejaldek berak aipatutako aztarnetatik abiatuta susma zitekeen XVI. mendearen erdialdean eliza harriz berreraikia izan zela, San Martzial eliza parrokia bihurtuko zen garaian, Iruñeko apezpiku Pedro Pacheco jaunak 1540an bisitatu ondoren[2].

Hondarribian 1531ko urriaren 15ean datatutako dokumentu bat irakurri ondoren, ordea, gertakariek aztarnen lekua hartzen dute, eta San Martzial harriz egindako lehen eraikuntzaren hasiera zehatzago datatzeko moduan jartzen gaitu[3].

Agiri horretan jasotzen dira Hondarribiko prokuradore sindikoak Martin Sanz de Ynurriza, Juanes de Eguiluz (biak Hondarribiko bizilagunak) eta Miguel de Berrobi (Errenteriako bizilaguna) harginen aurka sustatutako autoak, Hondarribia aldeko Pasaiatik harria atera eta jurisdikziotik kanpo eraman zutelako, dena kontzejuaren lizentziarik gabe. Besteak beste, harlandua eta harria eraman zituzten Donostiara, Errenteriara eta San Martzial elizara. Komeni da hemen gogoratzea garai hartan Pasai Donibane eta Lezo Hondarribiaren jurisdikziopean zeudela.

a-la-iglesia-de-san-marcal

Kereilan jasotako harginetako baten aitorpenak honela dio: “el dicho Martin Sanz de Ynurriça dixo e confeso que de un año a esta parte, poco mas o menos, este confesante ha sacado de la juridiçion desta villa, dela cantera della, hasta seys gabarradas de piedra axillares lo más e que los llevo parte dellos a la villa de Sant Sebastian e a la Renteria e a la iglesia de san Marcal dela juridiçion de San Sebastian e que sabe que otra tanta cantidad de piedra avia sacado e llevado de nuestra juridiçion Domingo de Aya, cantero, vezino desta villa, morador en Leço, a las dichas partes donde este confesante llevo que son hasta seys gabarradas e asi mismo sabe e vio como Martín Sanz de Ureder, cantero vezino desta villa, morador en el lugar de Leço, ha sacado e llevado a los dichos lugares dela dicha nuestra juridiçion otras seys gabar(r)adas dela dicha piedra e que esto que lo sabe porque los dichos Domingo de Aia e Martin Sanz de Ureder sacaron e llevaron la dicha piedra siendo todos tres de conpañia e que esto era la verdad…”

Urte batzuk beranduagoko beste espediente batean, 1554-1556an datatua[4], Uliako bide bateko auzi bati buruzkoa, bi lekukok San Martzial eliza eraikitzeko harria eramateko erabilitako bideaz hitz egiten dute. Lekukotzetan adierazitakoaren arabera, bideak Gomistegiren jabetzak zeharkatzen zituen (”tierras del liçençiado Berastegui“), eta Mendiolako (Oyanchoa) goi-aldean zeuden kontzeju-lurretatik badiaren ertzeraino jaisten zen.

Lehen lekukoak hamabost urte baino gehiago atzera egiten du bere deklarazioan, eta honela dio: “Domingo de Bacar(ben), cinquenta y cinco años, maestre carpintero (…) conoscio en mas de quinze años un camino abierto e usado que solia estar y estaba echo por las dichas tierras del dicho liçençiado Berastegui e su muger adonde al presente estan plantados los dichos mançanales desde el dicho monte de Oyanchoa asta la ribera de la mar del puerto del Pasaje por donde biene y es un balle que esta dende la dicha Oyanchoa al dicho puerto por el mas corto camino el qual dicho camino hera ancho e muy trillado (…) y aun se acuerda este testigo que antes d´ello por el mesmo camino que dicho tiene con bueyes e carros se carreto e paso mucha piedra en carros con bueyes desde la montaña e termino conçejil e por el dicho monte de Oyanchoa y dende por el dicho camino de suso contenido para el edifiçio que se hizo en la yglesia de Sant Marçal el qual dicho carreto duro mucho tiempo…”

Bigarren lekuko batek labur berresten du aurrekoak esandakoa: “Juanes de Liçardi, ochenta años poco mas o menos (…) oyo dezir que (…) y que la piedra con se hizo la yglesia de San Marçal se carreteo e lorro con carros por el dicho camino asta la dicha canal e puerto del Pasaje dende el termino conçejil e que se sabe este testigo que las dichas lorras carretos que dicho tiene se hizieron con vueyes…”

Lekukotasun horiek guztiek berresten digute jatorrizko zurezko eliza ordezkatuko zuen San Martzial elizaren eraikuntza berriaren hasiera 1530etik aurrera izan zela, gutxi gorabehera, eta horretarako Hondarribiko pasaitar ertzeko eta Mendiolako kontzeju-harrobietako hareharria erabili zela.

c204a-001

Irudiak:

  • Mapa: “Curioso mapa de San Sebastián, impreso en Amberes en 1584″, In: P. Gorosabel; Cosas Memorables de Guipúzcoa, t.II. Bilbao: Ed. La Gran Enciclopedia Vasca, 1972, 279. or.
  • a la iglesia de San Marcal“, 1531. urteko dokumentuan
  • San Martzial eliza 1912. urte aldera. Francisco Ugartemendia arkitektoaren planoen arabera eraikia, 1794-1825 urte bitartean. XVIII. eta XIX. mendeetako gerrek elizaren eraikuntza eta osotasuna baldintzatu zuten, behin eta birritan konpontzera eta berreraikitzera behartuz. 1915. urtean gaur egungo elizak irudian agertzen denaren lekua hartu zuen.

[1] Félix ELEJALDE: Parroquia Altza San Martzial. Centenario VI. Mendeurrena 1390-1990. Kutxa, 1990. 30, 110 orr. Martin Zalbakok, Iruñeko apezpikuak, emandako lizentzia kartan hitzez hitz “unum oratorium lignis” jasota dago, egurrezko oratorio bat, alegia.
[2] Ibidem, 45-47 orr.
[3] AHPG-GPAH 3/0301,A:13r-14v
[4] Valladolideko Errege Kantzelaritzaren Artxiboa, Escribanía Alonso Rodríguez, Pleitos Fenecidos, C 790/2 L 141.

Etiketak: ,

2 iruzkin

  1. Javi Castro

    Enhorabuena por los resultados de la investigación.

  2. joan mari irigoien

    Iñigo eta Juan Carlos:

    Harri zatar eta amorfoen artean, harribitxiak ere aurkitzeko gai zarete!

    jmi

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urria 2024
A A A O O L I
« ira    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»

etiketak


Sarean