Los Boscos auzunea: etxebizitzaren beharra (2)

2021, Martxoak 19

l19686b

Antxon Alfaro

Sagueseko gazte haiek, 1947an Villa Ulian elkartu zirenak Centro “Los Boscos” martxan jartzeko, hamar urte geroago batzuk ezkonberriak ziren eta beste batzuk ezkontzeko zorian. Haien arazoa, gaur egun bezala, etxebizitza bat eskuratzeko zailtasuna zen, beren bizi-proiektua modu independentean garatzen hasi ahal izateko. Bikoteko kideren baten gurasoen etxean bizi ez zirenek beste familia batzuekin partekatzen zuten etxebizitza.

1957. urte hartan, Jose Ramon Sesék, gazte haiek zeuden egoera ikusita, emantzipatu ahal izateko etxebizitzak egiteko ideia proposatu zien. Hasieran, ideia burugabea, erokeria bat zela pentsatu zuten. Baina Jose Ramonen kemenak eta konbikzio-indarrak abenturan murgiltzera bultzatu zituen haietako hemezortzi. Gehienak Saguesekoak ziren, baina Gros auzoko beste zonalde batzuetakoak ere bazeuden.

Ez zuten eraikuntzaren munduaz ideiarik ere, baina beren etxebizitza propioa izateko ilusioak animatu egiten zituen. Taldeak osatu zituzten hiriko toki ezberdinetan lurrak bilatzeko. Antigua, Ibaeta edo Aldakonea gainetik begiratu zuten, baina ez zuten ezer aurkitu.

1962ko uztailaren 30ean, 26 pertsona bildu ziren Centro “Los Boscos”-en, etxebizitzak eraikitzeko proiektua aurrera eramateko modu juridiko egokiena kooperatiba bat eratzeko asmoz. Bertaratutako bakoitzak duro bat (5 pezeta) eman zuen kooperatibaren hasierako kapital gisa, eta Iñaki Elizondo arduratu zen dirua biltzeaz. Estatutuak ere prestatu zituzten eta Zuzendaritza Batzorde bat izendatu zen, José Ramón Sesé Elizalde presidentea izanik.

Hurrengo hilabeteetan gora egin zuen kooperatibako kide izan nahi zuten pertsonen kopuruak. Proiektua finantzatzeko, kooperatibista bakoitzak 100 pezeta jarri zituen hilero.

Bilera horretan onartutako estatutuak izapidetu ondoren, 1963ko urtarrilean erantzuna jaso zuten. Behin izapide hori gaindituta, urte horretako apirilean “Los Boscos” Errenta Mugatuko Etxebizitzen Kooperatiba eratu zen ofizialki.

Baina, denbora aurrera zihoan eta ez zuten eraiki ahal izateko lursailik aurkitzen. Nekea eta desmoralizazioa sortzen hasi ziren, eta batzuek alde egitea pentsatu zuten. Bestalde, zorte txarra ere izan zuten, egun haietan Groseko hondartzako horma hautsi egin baitzen, eta urak Centro “Los Boscos” urez bete zuen, non dokumentazio guztia gordetzen zuten, berreskuratu behar izanik.

Hala eta guztiz ere, Jose Ramon Sesék proiektuari tiraka jarraitu zuen eta iragarki bat jarri zuen tokiko prentsan. Metodoak funtzionatu zuen eta 13-4 poligonoan, Buenavista-Altza barrutian, lursail bat aurkitu zuten. 5.500.000 pezeta eskatzen zizkieten. Lursail honen jabea Jose Maria Fuentes S.A. enpresa zen.

(Kutxateka, 1945)

(Kutxateka, 1945)

1964ko azaroan 25ean, eskritura publiko bidez, lursailaren erosketa ofizialdu zen, 5.450.000 pezetako azken zenbatekoan, 50.000 pezetako beherapena egon baitzen hasierako prezioan. Lehen ordainketei aurre egiteko, 50.000 pezeta eskatu zitzaien kooperatibistei, 25.000 pezetako bi epetan, Aurrezki Kutxa Probintzialean sartzeko.

Lursaila erosi ondoren, 8.705,19 m2ko azalera zuena, hurrengo urratsa proiektua egitea izan zen, eta Ramon Gabarain arkitektoari eman zioten. Lege-izapideak egiteko, Agustin Lomba abokatuaren zerbitzuak kontratatu zituzten.

akta-l19684

Acta, 30-07-1962

***

***

Los Boscos auzuneari buruz gehiago jakiteko:

2 iruzkin

  1. Iñaki Ezama

    Fantástico Antxon. Ánimo eta aurrera!!! Perfecta la infografía: el plano, la foto y el documento. Lástima q se pierda el nombre del barrio asumido en Kasares… Y otra cosa: el colegio Oleta-Arri berri, del q creo q fuiste director, ¿no tiene sus raíces en las escuelas q había en los actuales bajos/trasteros de Los Boscos? De ser así, no sería ninguna tontería q se hiciera mención a Los Boscos en el nombre del colegio. Porque creo recordar q de Los Boscos la escuela pasó a Oleta y de Oleta a su actual ubicación… Estaré equivocado o me vence la morriña. :)
    Un saludo eta milesker por tus trabajos; por vuestra dedicación. Yo disfruto cada uno de vuestros artículos.

  2. Jesús Ledo gomez

    Oso ondo eta milesker denorik

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2024
A A A O O L I
« eka    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Sara
    (2024, Ekainak 28)
    «Kaixo, liburu hau irakurri berri dut eta nire birraitonaren baserriko (Zamarreko) informazioa eta argazkia bat ere ageri dirá. Badago modurik ...»
  • Estibaus
    (2024, Ekainak 26)
    «Muchas gracias por vuestro trabajo y por mantenernos informados. Estamos atentos, pero seguimos sin poder localizar familiares de Claudio Egaña. ...»
  • Soledad Benito Domingo
    (2024, Ekainak 23)
    «Me vuelvo a poner nuevamente en contacto con vosotros, después de tres años, ahora os puedo asegurar que Claudio Egaña ...»
  • Félix Maraña
    (2024, Ekainak 5)
    «Un artículo muy bien planteado, en la recuperación de la memoria de Altza. Y aparecen jóvenes que han sido protagonistas ...»
  • Estibaus
    (2024, Maiatzak 8)
    «Hola. En la Revista Deba tienes al menos 8 artículos sobre Irarrazabal, uno de ellos, en concreto, se titula "Irarrazabal: ...»

etiketak


Sarean