AHMren urteko batzarra

2021, Maiatzak 19

batzarra-2021

Datorren maiatzaren 27an, osteguna, arratsaldeko 7etan, Tomasenen, AHMren Urteko Ohiko Batzarra egingo da. Bertan, iazko jardueraren errepasoa egingo dugu eta aurtengo planei buruz hitz egingo dugu, batzuk dagoeneko martxan daudenak.

Izan ere, aste hauetan bete-betean murgilduta gaude Naturaldia eta Plus55 ibilaldien jardueretan, eta aukera honetaz baliatuko gara agendaren errepasoa egiteko: ostiralean, hilak 21, goizean Chillida Leku bisitatuko dugu eta oinez itzuliko gara Altzara; eta, arratsaldean, 18: 30ean, Tomasenen, Txema Hernandezek “Un paseo didáctico entre rocas. Descubriendo el pasado geológico de Altza” hitzaldia emango du. Larunbatean, hilak 22, Marko Sierrak Antondegiko bisita gidatuko du, gaztelaniaz, eta izena aldez aurretik eman behar da, 943 35 11 49 zenbakian; eta Marko Sierrak berak ostiralean, hilak 28, 18: 30ean hitz egingo du “Ibilaldi naturalistikoak Altzan zehar” gaiari buruz.

Batzarrean, Barrutiko Memoria Historikoaren Batzordearen barruan irailerako lantzen ari garen 1931ko udalbatza hautetsia aitortzeko ekitaldiari buruz hitz egingo dugu, eta, aurreko urteetan bezala, 2020eko Estibaus buletina banatuko da.

Bukatzeko, gogoratu Batzarrean parte hartuko duten bazkideek aldez aurretik eman beharko dutela izena 649 49 66 07 telefonoan edo ahm@altza.net helbidean, eta ekainaren 4tik aurrera urteko bazkide kuotak kobratuko direla.

batzarra-2020-21

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Otsaila 2025
A A A O O L I
« urt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728  

RSS

Azken iruzkinak

  • Emma Berra
    (2025, Otsailak 6)
    «Holis,soy Emma Berra,de Santiago del Estero,hija de Juan Pablo Berra,mí abuelo Remigio Ventino y mí bisabuelo Juan Bautista Berra. Mí ...»
  • Natalia berra
    (2025, Urtarrilak 21)
    «Hola mi bisabuelo era berra de piomontes mi papa tiene el apellido de mi abuela que bello me encantaría saber ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Abenduak 30)
    «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »

etiketak


Sarean