Altzako emakume milizianoak

2024, Martxoak 8

emakume-milizianoak1

Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldea

Martxoaren 17an hiru atril inauguratuko ditugu emakumeen kolektibo batzuen omenez: Herrerako bolariak, Altzako emakume milizianoak eta indarkeria matxistatik bizirik atera zirenak. Jarduera eguerdiko 12etan hasiko da Herrerako bolarien atrilean, Arrobitxulo parkean, eta bertan bolari aintzindariek parte hartuko dute.

Ondoren, Altzako emakume milizianoen atrileraino joango gara, Herrerako topoaren geltokiaren ondora, eta han Juanita Santamarinaren iloba batek hitz batzuk esango ditu. Atrilean jasotako testuak honela dio:
(Testua entzun: “Altzako emakume milizianoak“)

Altzako emakume milizianoak

Gerra Zibilaren hasieran (1936-1939), hainbat filiazio politikotako miliziek emakumeen presentzia izan zuten lehen lerroan, baina gerra garatu ahala, haien parte-hartzea zerbitzu lagungarri eta sanitarioetara baztertu zen.

Testuinguru zail horretan, Herrera, Altzako beste zonalde eta Trintxerpeko emakume oso gazte batzuek Jaizkibeleko eta Aiako Harriako defentsa-lerroetara joateko erabakia hartu zuten, Errepublika eta beren ideia libertarioak armekin defendatzeko, Donostia erori aurreko egunetan, 1936ko irailaren 13an.

Hauek izan ziren: Manuela Arozamena Sáez (29 urte), María Ganuza Oroquieta (24 urte), Ascensión Olmedo (20 urte), Pilar Martínez Aguelo (18 urte), eta Juanita Santamarina (16 urte).

Maximina Santamaría (17 urte) 1936ko abuztuan elkarrizketatu zuen Diario del Frente Popular egunkariak. Pasaiako Gazte Libertarioetako kide zela eta bere ideiak “pertsona guztientzako askatasuna eta justizia” zirela adierazi zuen, altxamendu frankistak urratu egin nahi zuena.

Gizarte matxista eta kontserbadore baten aurrean, borondate irmoa erakutsi zuten frankismoari aurre egiteko azken ondorioetaraino.

Omenaldi honekin aitortzen dugu gizarte demokratiko baten alde izandako ausardia eta borroka: izan zirelako gara, garelako, izango dira.

Ekialde Barrutiko Berdintasun Lantaldea

2024ko urtarrila

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Otsaila 2025
A A A O O L I
« urt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728  

RSS

Azken iruzkinak

  • Emma Berra
    (2025, Otsailak 6)
    «Holis,soy Emma Berra,de Santiago del Estero,hija de Juan Pablo Berra,mí abuelo Remigio Ventino y mí bisabuelo Juan Bautista Berra. Mí ...»
  • Natalia berra
    (2025, Urtarrilak 21)
    «Hola mi bisabuelo era berra de piomontes mi papa tiene el apellido de mi abuela que bello me encantaría saber ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Abenduak 30)
    «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »

etiketak


Sarean