Leandro Aizpurua mediku altzatarraren liburu bilduma

2001, Apirilak 16

Joan den otsailean Alberto Uzkiano altzatarrak AHMren esku utzi zuen materialaren berri eman nahi dugu, batez ere, lan tresna sorta bat eta irrati zahar batekin batera utzi digun liburu multzo interesgarri batena, orain arte jaso dugun lehenbizikoa. Liburuak plazako Arteaga etxearen ganbaran zokoraturik zeuden aspaldi eta emaileari esker gorde dira gaur egun arte. Zenbait aleen barrualdean “Leandro Aizpurua y Casares” sinadura dute, liburuen jabearena, alegia. Leandro Aizpurua Altzako medikua izan zen XX. mendeko lehen hiru hamarkadetan eta osasun batzordearen partaide bezala aurkitu dugu 1911. eta 1916. urteetako akteetan, baita argazkietan ere. Bere anaia Joaquin San Martzial parrokiko koadjutorea izan zen 1928. urte inguruan. Liburuetara etorriz, denetara 13 obra dira, lau tomo bakarrekoa, bost bi tomotakoa, bat laukoa eta beste bat 8 tomoz osatua. Gaztelaniaz daude argitaratuak, bat izan ezik, frantsesez dagoena. Tratatuak, manualak eta hiztegiak dira, gehienak medikuntzarekin zerikusirik dutenak (anatomia, fisiologia, kirurgia, patologia, terapeutika, obstetrizia eta emakumeen gaixotasunak), baina badira ere farmaziaz eta natur zientzietaz jarduten dutenak.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abendua 2024
A A A O O L I
« Aza    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»

etiketak


Sarean