“Udal errepublikanoetatik frankistetara”

2011, Maiatzak 27

Martxoan “Gipuzkoa.  Udal errepublikanoetatik frankistetara. 1936-1937″ liburua aurkeztu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Egileek, Ane Beledo, Iñaki Egaña, Cristina Martín eta Montse Zato, herriz herri udal artxiboak arakatu dituzte udalbatzetan egon ziren aldaketak jasotzen dituzten dokumentuen bila. Honen segidan irakur dezakezue Altzari dagokiona. Liburua euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu dute.

armarria

Altza

1930eko errolda: 5.425

1940ko errolda: —

1936ko hauteskundeetan botorik gehien jaso zuen alderdia: EAJ

Estatus aldaketa, frankisten sarrera: 13/9/1936

Iturriak: Udal artxiboa

Deskripzioa:

Donostiak anexionatu zuen 1940an. Herri koskor honetan Altzako Konpainia Gorria deiturikoa osatu zen, 95 miliziano izan zituena, Roman Irigoien medikua eta Telesforo Marcellan erizaina barne, gainerako batailoietan ez-ohikoa izan zena. Donostialdeko lehen konpainia errepublikanoa izan zen.

Azkeneko udalbatza errepublikanoa

Alkatea: Pedro Aiesta Zendoia.

Zinegotziak: Pablo Landa, Jose Casares, Jose Beretarbide, Jose Iruretagoiena, Felipe Zurutuza, Juan Iriarte eta Manuel Sasiain.

Lehenengo udalbatza frankista

Alkatea: Victoriano Roteta Arzak.

Zinegotziak: Gregorio Arrate Urzelai, Anselmo Zugasti Arozena, Juan Irastorza Aranburu, Jos Mujika eta Ceferino Lopetegi.

Oharrak

1936ko irailaren 25eko bilera: “Victoriano Roteta alkate jaunaren aurrean, Dionisio Elizalde jn., Juan Irastorza jn., Lorentzo Labaka jn., Jose Kortadi jn., eta Jose Mujika jn. Agertu dira, aldez aurretik deituak izanik Arduradun karguaz jabetzearren, Udalbatza berria eratu eta oraingo Gerrako gorabeherei aurre egin diezaietn”. Jarraian Jose Casares jaunaren idazkia, irail honen 18koa, irakurri zen: “Jose Casares, Herriko behin-behineko Zinegotzi eta Alkate jaunaren deskargua: irailaren 11n, Pedro Aiesta jauna, Fronte Popularrak izendaturiko Alkatea bertan ez zegoela eta 1. eta 2. Alkateordeak ere bertan ez zeudela ikusirik, Alkatetza nire gain hartu behar izan nuen. Hilaren 13an jakin nuen tropa garaileak sartzen ari zirela mugape honi dagokion aldean. Ezinbesteko aurkezpenak eginik, indarren agintariek kargua jakinarazi zidaten. Udalaren buruan jarraitu dut gaur arte, noiz eta sei eta erdietan aginte makila eman baitzioten kargua hartzen zuen Victoriano Roteta jaunari, Tolosako Gerrako Junta Karlistak baimenduriko idazkiaren bertutez. Udal honek Idazkari kargua jakinarazi dio Aurelio Dueñas jaunari. Altzan, 1936ko irailaren 17an. Sinatua: Jose Casares”.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2024
A A A O O L I
« api    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2024, Maiatzak 8)
    «Hola. En la Revista Deba tienes al menos 8 artículos sobre Irarrazabal, uno de ellos, en concreto, se titula "Irarrazabal: ...»
  • José Irarrazaval
    (2024, Maiatzak 8)
    «Voy en camino desde Paris a conocer Deba, ciudad de origen de mi familia Irarrazaval y me da mucho gusto ...»
  • Maite
    (2024, Maiatzak 4)
    «Zein ondo ekarria! Tamalez gaurkotasun handia duena. Zenbat behar dugu konturatzeko zenbat postureo dagoen benetako boterea eta partaidetza ematearen ordez. »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Apirilak 30)
    «Al leer la entrañable poesía de Antonio Dávila García mis recuerdos me llevan al caserío Kataliñene. Su propietaria, ...»
  • Berta T . D.
    (2024, Apirilak 30)
    «No es un capricho. Hace falta una solución ya. No hace falta contaros la cantidad de denuncias que hemos interpuesto. ...»

etiketak


Sarean