Poza de la Sal-era (Burgos) txangoa

2011, Ekainak 3

7160381_l25.urteurrena ospatzeko ekitaldien antolaketan Luciak bere jaioterria ezagutzeko gonbidapena luzatu zigun. AHMko bazkidea da Lucia eta Hautsa Kenduz IX. liburuan eta Lekukoak proiektuan, idatziz eta bideo grabaketan jasoak ditugu Altzara etorri aurretik eta ondorengo bere bizipen eta oroimenak. Datorren ekainak 18, larunbata, berarekin batera pasatu nahi dugu eguna eta bere eskutik Burgoseko herria ezagutu. Bere gomendioak jarraitu ditugu eguna antolatzeko: Gaztelura igoko gara lehenik, Bureba eskualdearen balkoia izendatzen den muinora. Herrian zehar ibilaldia burutu aurretik,  Museo de La Radio y Espacio Medioambiental zentroa bisitatuko dugu. Azken honetan, Poza de la Salen jaiotako, Felix Rodríguez de la Fuente naturalistaren haurtzaro eta gaztaroari buruzko erakusketa ikusiz. Gatzagen Interpretazio Zentrora joango gara, herri honen nortasuna eta historian funtsezko izan den gatzaren ustiapenaren berri izateko. Oña herrian bazkalduko dugu eta Altzara itzuli aurretik San Salvador Eliza bisitatuko dugu.

Autobusaren prezioa eta bisitaldien sarrera 30 eurokoa da pertsonako. Once Brutos Fondan (Oña), bazkalduko dugu, 17 euro pertsonako menua enkargatu dugu, postrea, edariak eta kafea barne. Bazkaldu ondoren egingo du norberak ordainketa.

Izen-ematea ekainaren 11 baino lehen egin beharko da AHMren kontuan 30 euro sartuz. Gipuzkoa Donostia KUTXA: 2101 0121 16 0010497956. Zehaztu izena, abizena eta pertsona kopurua kontzeptuaren atalean. Diru sarrera egin ostean, jarri gurekin harremanetan e-mailez edo telefonoz guk izen-ematea baieztatzeko.

Irteera: Goizeko 7:00etan, Casaresen. Itzulera ordua: 21:00etan, leku berean, aurreikusten da.Informazio gehiagorako Maribelekin hitz egin (telefonoa: 649.496.607), edo emailez idatzi helbide honetara: ahm@altza.net.

Animo! Egun pasa bikaina egitera!

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Otsaila 2026
A A A O O L I
« urt    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

RSS

Azken iruzkinak

  • Koldo Almandoz
    (2026, Otsailak 16)
    «Eskerrik asko hitz hauengatik. Estrella beri sentitu da altzatarra eta izugarri disfrutatu du zuen konpainian urte guzti hauetan. »
  • Elena
    (2026, Otsailak 15)
    «Bonito texto para una amiga que se merece lo mejor, A veces, las palabras se quedan cortas.... »
  • Jose Luis Arrieta
    (2026, Otsailak 14)
    «Mi juventud se nutrió de sus retransmisiones del 5 naciones. Forma parte de mi historia. Y no tengo palabras para ...»
  • Nekane Beloki
    (2026, Otsailak 10)
    «Gogo handia dut parke hori ezagutzeko: "hain hurbil eta ezezaguna" dugulako. Ahal bada 10:30tako taldean sartuko nintzateke Bat bakarrik. Ezin ...»
  • Mertxe Fernandez Boga
    (2026, Otsailak 9)
    «Iñaki, lee este artículo de Estibaus, incluyendo los enlaces y sabrás un poco más sobre algunas cosas de las que ...»

etiketak


Sarean