Kontzertuaren oihartzunak: “Donostiarren abestiak”

2012, Martxoak 5

Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertua gogoratuz jarraituko dugu, oraingoan kontzertua zabaldu zuen kantu sortarekin, “Donostiarren abestiak”, guztiak oso ezagunak, herrikoak, etxe barruan eta kalean asko entzun ditugunak: “Andre Madalen”, “Jeronimo”, “Loriak udan intza bezala”, “Quisiera ser alcalde”, “Tinter, lanter”, “En la calle Garibai” eta “Neskazarrak”.

Aita Sierra Abesbatzak kantatu zituen doinu alai horiek, Juan Mari Ulloaren zuzendaritzapean eta Donostiako Udal Txistulari Taldeak lagunduta. Aita Sierra Abesbatzak Los Boscos auzoan dauka bere egoitza eta 2004. urtetik han eta hemen ari da bere emanaldiak eskaintzen, musikaz gozatuz eta gozaraziz.

Donostiarren abestiak

Andre Madalen, andre Madalen,
Laurden erdi bat oliyo.
Aitak jornala ekarri tzian
Amak pagatuko diyo.
Amak ez bayo pagatutzen,
Aitak pagatuko diyo.
Aitak ez bayo pagatutzen,
Or konpon eta ariyo.

Jeronimo entzun zazu
Neskatxarekin ibiltzen zera zu.
Ama datorrenian, nian,
Aita datorrenian, nian,
Etxetik kanpora bidaliko zaitu.

Loriak udan intza bezela
Maite det dama gazte bat;
Ari ainbeste nai diote nik
Ez da munduan beste bat.
Iñoiz edo bein pasatzen badet
Ikusi gabe aste bat
Biotz guztira banatutzen zait
Alako gauza triste bat.

Quisiera ser alcalde Donostiyakua,
Daría yo a los pobres patarra naikua.
En la calle de Amara Lolitan etxian
Dan tripacallos y un cuartillo errial batian.
Y además hay derecho merienda artzian,
A hacerle xirris a la criada sukalde atzian.

Tinter, lanter, aia ekarri adarra egiteko txirula.
Zertaz? Txirula eder polita.
Txirula mirula kantari, baldin baiz izerdi,
Kris, kras, ateraldi.

En la calle Garibai, bai, bai,
En la segunda habitación, pin-pon,
Hay una chica muy guapapa
Que se llama Encarnación, pin-pon,
Porque es hija de un dentistata
De muy grande reputación, pin-pon.

Neskazarrak joaten dira Madelanara,
Santubari eskatzera senar on bana
Senar on bana komeni bada.
Santubak esaten die burubakinez,
Zergatikan lehenaago akordatu erez,
Akordatuerez, orain baterez.

2 iruzkin

  1. Francisco Javier Calonge Aisa

    Mi madre con alzheimer y 87 años no para de cantarla .donde podría yo encontrar la música y la letra nos haría mucha ilusion

  2. Francisco Javier Calonge Aisa

    En la calle de amara lolitan etxean

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Otsaila 2025
A A A O O L I
« urt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728  

RSS

Azken iruzkinak

  • Emma Berra
    (2025, Otsailak 6)
    «Holis,soy Emma Berra,de Santiago del Estero,hija de Juan Pablo Berra,mí abuelo Remigio Ventino y mí bisabuelo Juan Bautista Berra. Mí ...»
  • Natalia berra
    (2025, Urtarrilak 21)
    «Hola mi bisabuelo era berra de piomontes mi papa tiene el apellido de mi abuela que bello me encantaría saber ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Abenduak 30)
    «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »

etiketak


Sarean