Lau Haizetako parkeaz: Mikel Telletxeak idatzitako artikuluari buruzko zenbait gogoeta

1998, Martxoak 18

Aitor Garin

Aurreko ESTIBAUSen —7. zenbakia— Mikel TELLETXEAK sinatzen zuen artikulua sekulako harridura sortu zitzaidan. Harridura, ez bait nuen espero, gaur egun, eta holako tonoarekin, antzeko artikulurik.

Lau Haizeta ingurunearen inguruko gorabeherak betidanik eritzi kontrajarriak sortu ditu. Gogoan ditut orain dela zortzi bat urte, adibidez, Donostiako Udaletxeko zinegotziekin egindako batzarraldietan ze nolako eztabaidak eta kezkak agertzen ziren Martuteneko karreteraren hobekuntzaren inguruan, hilerriaren proiektuaren inguruan, baratzen inguruan, trikuarrien egoeraren inguruan, etab.

Gauzak horrela lekuz kanpokoa iruditzen zait artikuluan somatzen den «exclusivismo victimista» hori. Benetan, ez dut ulertzen. Zergatik ulertarazi nahi digu Mikelek Lau Haizetaren inguruko kezkak eta mota ezberdinetako borrokak Koordinadorarekin hasten eta jarraitzen dutela? Zergatik ahantzi urtetan zehar, modu ezberdinetan eta gai ezberdinen inguruan, hor egon diren beste ajenteek (baserritarrak, Altzako bizilagun askok, Altza Historia Mintegia bera,..)? Eta are gehiago, zertara dator tono «victimista» hori? «Lau Haizeta koordinadora denen aurka …? Mikel, kontuz medallekin!

Egia da Garberaren proiektuaren inguruan sensibilidade ezberdinak izan zirela, eta horren ondorioz, mota guztietako jarrerak eman zirela. Batzuk kontra, nahiko gutxi alde, gehienak nahiko pasibo… Eta egia da borroka horretan iraunkorki saltsan sartua ibili zen jendea Koordinadora inguruan zebilela, hasieran barruan, eta gero, batzuk barrutik eta beste batzuk kanpotik. Uste dut ezin dela ukatu Koordinadoraren erreferenzialtasuna borroka horretan. Baina Mikel, hortik aipatzen dituzun zenbait gauzetara asko dago, gehiegi. Eta zenbait esaldietan, egia, ez da isladatzen.

Ez baita zuzena «Nadie, absolutamente nadie y sin excepciones, fue capaz de levantar la voz en contra de Eroski» esatea; ez baita zuzena “..todo para una misma zona, ya muy castigada, y sin que nadie la defendiera” esatea; ez baita zuzena “..máxime cuando ningún partido político apoyaba nuestro rechazo..” esatea; ez baita zuzena “algunos parece que nunca tuvieron tiempo para poder ir a una de ellas” esatea;…

Mikel, aipatzen duzun bezala, kritikek mina egiten dute. Egia da, eta are gehiago ikusten duzunean saiatzen ari zarela. Baina lan egiten dugulako kritikak jaso ditzazkegu, eta gure burua prestatua egon behar du horiek entzuteko, eta baita, zergatik ez, asumitzeko, ulertzeko. Bidea ez da amorrua gordetzea eta gero, holako artikuluen bidez, dena botatzea.

Gure gizarte honetan pasibokeria, pasotismoa, nahiko indartsua da; botere ezberdinetik horrelako jarrerak ere bultzatzen dira, eta horrelako arazoak sortzen direnean jendea ez da inplikatzen, ez da jabetzen ere arazoaz. Errealitatea horrela da eta askotan lehenengo lana gizartea sensibilizatzea izan behar du. Gutxienez saiatzea.

Lau Haizetaren inguruan zenbait arrisku desagertu omen dira, eta zenbait lorpen ba omen daude, baina Mikelek adierazten zigun bezala, dena ez dago egina edo lortua, ez. Eroski, tamalez, hor dago; eta Plan Berezia ere, baina… egin beharreko horiei jarraipena egin behar zaie; Lau Haizetatik, nahiz eta “Parkea” izan, AHT bezalako erokeri eta basakeria pasa arazi nahi dute; Harrobiaren errealidadea hor jarraitzen du;.. eta Parkea beraren inguruan zenbait zalantza sortzen zaizkigu.. Ez, ez da gaia bukatu. Eta egiteke dagoen lanerako gogoak eta indarrak bildu behar dira Mikel, oraindik gaur; baina hori ez da lortzen erabili duzun “tono revanchista” horrekin.

Lau Haizetako ingurunearen etorkizuna ez dago oraindik ziurtatua Mlkel. Parkearen figurak berak hutsuneak ditu. Horrek lana egiten jarraitzea eta sakontzea eskatzen du. Saia gaitezen esfortzu amankomunetik abiatzea, bestela.. ze parkea?

Gaizki esanak barkatu eta ondo esanak kontutan hartu!

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2024
A A A O O L I
« api    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2024, Maiatzak 8)
    «Hola. En la Revista Deba tienes al menos 8 artículos sobre Irarrazabal, uno de ellos, en concreto, se titula "Irarrazabal: ...»
  • José Irarrazaval
    (2024, Maiatzak 8)
    «Voy en camino desde Paris a conocer Deba, ciudad de origen de mi familia Irarrazaval y me da mucho gusto ...»
  • Maite
    (2024, Maiatzak 4)
    «Zein ondo ekarria! Tamalez gaurkotasun handia duena. Zenbat behar dugu konturatzeko zenbat postureo dagoen benetako boterea eta partaidetza ematearen ordez. »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Apirilak 30)
    «Al leer la entrañable poesía de Antonio Dávila García mis recuerdos me llevan al caserío Kataliñene. Su propietaria, ...»
  • Berta T . D.
    (2024, Apirilak 30)
    «No es un capricho. Hace falta una solución ya. No hace falta contaros la cantidad de denuncias que hemos interpuesto. ...»

etiketak


Sarean