San Jose de Calasanz ikastetxearen 25. urteurrena

1998, Martxoak 18

Conchi Neira

1940. urtean Altza auzoa gaur ezagutzen dugun baino haundiago eta zabalagoa zen. Auzoko eskolak, beraz, oso banatuta zeuden: Altza erdian, «escuelas municipales» delakoak genituen, alde batetik; eta bestetik, Buenavista auzoan, «unitarias» deitzen zirenak, «Villa Juanita»n aurreskola, Herreran Romualdo de Toledo ikastetxea eta abar. Sakabanatutako eskola txiki horiek elkartzeko asmoarekin SAN JOSE DE CALASANZ ikastetxeko sorrera bultzatu zen gurasoen laguntzari eta kemenari esker.

1973. urtean ireki zen eskola. Urte hartako zuzendaria, Constantino Amores Jauna, Iñaki Etxeberria Iñigo, gaurko zuzendari arte zerrenda luzea dugu ikastetxean lana egin duten irakasleak, Bernardo Salgado, Mª Jesús Abecia, Gregorio García, Enrique Hortelano, Beatriz Otaegi, Camilo Ocampo, Pilar Perea jaun-andreok besteak beste ditugu.

Handik gutxira, heziketan beste garai bateko ohiturak izan zirenak baztertzen hasi ziren eskola berri eta euskaldun baten alde. Bide horretan jarri zen SAN JOSE DE CALASANZ ikastetxeko irakaslegoa. Poliki poliki eman behar ziren pausoak emateari ekin genion Altzako Euskal Eskola Publikoa izan gaitezen.

Aurten SAN JOSE DE CALASANZ ikastetxearen 25. urteurrena ospatzen da. Altza auzoan eskola nagusia izan denak 25 urteko bidea egin eta gero ospakizun hau zabaltzeko zenbait ekitaldi antolatu du: Peio Añorgak ekarritako ipuin-saioak, paiasoak, Albada Taldearen kontzertua, Apirilaren 26an Altzako frontoian eskolako haurrak prestatutako jaialdia eta Martxoaren 28 herri-bazkaria gure ikastetxearekin zer ikusia izan duten guztientzat. Lerro hauetatik bazkarira konbidatzen zaituztegu bertan gure eskolako liburua eskuratzea izango bait duzue.

Este año el colegio SAN JOSE DE CALASANZ celebra su 25 ANIVERSARIO al servicio de los vecinos de Alza. 25 años en los que han sido escenario de la vida de miles de alumnos-as que hoy son padres y madres de las nuevas generaciones de nuestro centro. No podíamos tener mayor reconocimiento que éste. Desde estas líneas invitamos a todos los que han contribuido a hacer de nuestro centro la realidad que hoy es a una comida popular que tendrá lugar el 28 de Marzo y que estará amenizada por multitud de actuaciones.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2025
A A A O O L I
« mai    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Azken iruzkinak

  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Quise decir Lima Pcia. De Buenos Aires. »
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán. Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
  • Ricardo Maritxalar
    (2025, Apirilak 27)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»

etiketak


Sarean