Kultur Hiriburua? Bai, bibolina!

2008, Abenduak 5

Iñigo Landa

Gure kultur elkarteak, Altzako beste elkarte batzuek bezala, Donostiako 2016 Kultur Hiribururako hautagaitza bultzatzeko bilera batean parte hartzeko gonbitea jaso du.

Horrekin batera, Odon Elorza alkateak txosten dotore bezain koloretsua bidali digu Victoria Eugenia eta Tabakalera inguruan bildutako soldatapeko inteligentziak egindako ekarpenekin. Haren eskutitzean, gure “ekarpen bikainak” eskertzen dizkigu, inolako ekarpenik egin ez badugu ere.

Europako Kultur Hiriburua izateak ekonomikoki ekar ditzakeen etekinak handia izan daitezke, dudarik ez, are gehiago ikuskizun eta turismo fabrika den Donostia bezalako hiri batean.

Alabaina, gure kontua bestea da, alegia,  Kultur Hiriburu egitasmo horretan Altzaren arrastorik ez dagoela, Altza kultur arloan ez da existitzen. Honetan beste gauzetan bezala, Altza ez da Donostia. Hori, bestalde, normala da eta ulertzekoa, jakin bai badakigu gure herria Donostiaren irudietatik kanpo utzi dutela beti. Oraingoan, esate baterako, Kultur Hiriburuaren web orrian eskaintzen duten argazki galeriako 62 argazkietatik batean ere ez da agertzen Altzaren irudirik.

Eta, egia esan, beharrik ez dago, Donostia ez baita inondik ere kultur arloan eredugarria. Baditugu gure inguruan, Irunen, Errenterian eta Pasaian bertan, kultur ekimen eta egitasmorik askoz interesgarriak eta biziak, gauden egoera administratiboan gaudela, imitatu ere ezin ditugunak, tamalez.

Eta bitartean, Altza, kulturan ere herria izatetik aldiria bihurtua, ahal duen moduan moldatu behar da. Bere elkarteen lanean oinarriturik, Europako Kultur Hiriburua izan nahi duen horrek eskaintzen dizkion “laguntza-zerbitzuak”, beherako aurrekontuak eta minimoetako ekipamenduekin aurrera egin behar du. Bitartean danbor hotsen erritmoan mugitzen den kultur politika jasan behar du. Ñoñostiarrismoz jota eta bere zilbor ederrarekin liluraturik, kultur arduradunek barandillatik areago ikusteko gai ez direla erakusten dute behin eta berriro, Urgulleko “Historiaren Etxea” erakusketan bezala, non daukaten miopia agirian geratu den.

Itxura eta irudiarekin arduraturik daude eta horregatik aldirira etorri dira, haien proiektu kultur-ekonomikoa zuritzeko. Ez daitezela etorri bibolina jotzera, ez gaituzte eta nahastuko. Altzak kultur hiriburu baten aldiria izateari utzi eta kultur herria izateko egitasmoa behar du. Sinplea bezain zaila, behar bada ezinezkoa Donostian.

Etiketak:

Iruzkin 1

  1. javi castro

    Es un aviso para navegantes, sordos y mudos ellos, creo yo. Mucho deben cambiar en la mentalidad de los ilustres personajillos políticos para que tengan en cuenta a Altza como una parte del cuerpo de la cuidad. Una mas.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2024
A A A O O L I
« api    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2024, Maiatzak 8)
    «Hola. En la Revista Deba tienes al menos 8 artículos sobre Irarrazabal, uno de ellos, en concreto, se titula "Irarrazabal: ...»
  • José Irarrazaval
    (2024, Maiatzak 8)
    «Voy en camino desde Paris a conocer Deba, ciudad de origen de mi familia Irarrazaval y me da mucho gusto ...»
  • Maite
    (2024, Maiatzak 4)
    «Zein ondo ekarria! Tamalez gaurkotasun handia duena. Zenbat behar dugu konturatzeko zenbat postureo dagoen benetako boterea eta partaidetza ematearen ordez. »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Apirilak 30)
    «Al leer la entrañable poesía de Antonio Dávila García mis recuerdos me llevan al caserío Kataliñene. Su propietaria, ...»
  • Berta T . D.
    (2024, Apirilak 30)
    «No es un capricho. Hace falta una solución ya. No hace falta contaros la cantidad de denuncias que hemos interpuesto. ...»

etiketak


Sarean