“Altza XIX. mendeko kroniketan”

2008, Abenduak 11

Datorren abenduaren 19an, ostirala, arratsaldeko 7:30ean Tomasenen, AHM-k liburu berri bat aurkeztuko du: “Altza en la prensa del siglo XIX / Altza XIX. mendeko kroniketan“, Artiga Bildumaren seigarrena.

Bere orrialdeetan XIX. mendearen azken laurdeneko 179 kronika zahar bildu dira, azken karlistadatik mende bukaera arte. Garai hau oso garrantzitsua izan da Altzaren historian, hamarkada horietan Altza udalerri bezala jaio eta lehen urratsak eman baitzituen, urbanizazio eta industrializazio prozesuetan erabat murgildurik.

Urte haietako prentsa, bakoitza bere joera ideologikoaren ikuspuntutik, lekukoa eta protagonista izan zen garaiko bizitza politiko, ekonomiko zein sozialean, eta, garai hura dagoeneko Charo Roquero historialariak bilduma honetan bertan aztertu badu ere, “La vida de Altza a través de sus actas municipales” izenburupean, orain, ekarpen hau dela medio, hobeto ezagutzeko moduan gaude.

Kroniketan mota askotako gaiak aurkituko ditugu: militarrak, udal administrazioarekin zerikusirik dauzkatenak, Pasaiako portuaren berpiztea, uraren horniketaren inguruko gorabeherak, argiztatze sistemaren hasierak, Antxoren bereiztea, Molinaoko basatzak sortutako osasun arazoak, kultur eta gizarte gaiak, eta, jakina, ohiko gertaeren atala.

Kronika bilduma oso hau www.altza.info/hemeroteca helbidean kontsultatu ahal izango da eta denborarekin osatzen joango da.

Kronikak daten arabera ordenatu eta zenbatu ditugu eta, kontsultak errazteko asmoz, leku-izenen eta gaien aurkibide bana prestatu dugu. Era berean,  kronikak luzeegiak direnean edo bere edukia gure interesetatik urruntzen denean moztu egin ditugu. Edonola ere, gorago aipaturiko web helbidean kronika guztiak bere osotasunean aurkitu ahal izango ditu interesatuak.

Prentsako artikulu hauek guztiak biltzeko oso estimagarria izan da Donostiako Udal Hemerotekak Interneten (Egunez Egun eta Hemeroteka digitala) eta liburutegi nagusian bertan eskaintzen dituen bitartekoak.

Amaitzeko, gure lan honetan  Antxotarrok Historia Mintegia izan dugu bidelagun eta eskertu nahi diegu hemen bilduma hau osatzen lagundu izana.

Etiketak: , ,

2 iruzkin

  1. altza

    libururik argitaratu baduzue zera proposatzen dizuet :Larratxoko Santotomaseko
    periyan ale batzuk jarri salmentan edo bestela guri pasa salgai jartzeko.
    animo eta aurrera

    zapi

  2. Iñigo

    Mila esker, Zapi, kontuan izango dugu.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean