Herrerako Krosaren hastapena

2015, Urtarrilak 20

screenshot-2015-01-19-185218

Kutxa Fototeka

Herrerako Krosaren lehen lasterketa 1926ko azaroaren 21ean egin zen, Herrera Sport klubak antolaturik.  Irabazlea Fidel Acebal izan zen, Errenteriako Lagun Artea elkartekoa; elkarteen artean Añorga nagusitu zen. Lasterketaren kronika zehatzak garaiko prentsaren kirol orrialdeetan aurkituko ditugu (Mundo Deportivo, El Pueblo Vasco, La Constancia, ABC…), antolatzaileak zorionduz eta lasterketaren arrakasta nabarmenduz: “numeroso público presenció la carrera y a continuación de ella se procedió al reparto de premios, que fue otro éxito formidable, pues todos los clasificados recibieron premios“. (El Pueblo Vasco, 1926-11-23)

Herrera Sport klubaren korrikalariak hauek izan ziren: Jose de Dios eta Francisco Zaldua federatuak, 20. eta 23. postuan heldu zirenak, hurrenez hurren, eta Angel Echeburua 24, Esteban Lacalle 31, Vicente Martínez 38, eta Sánchez 42 korrikalari hasiberriak.

Denboraldiko lehen oin-lasterketa astebete aurretik Donostiako Fortuna klubak antolatu zuena izan zen eta bertan Herrera Sport elkartearen korrikalariek ere parte hartu zuten; hau dugu Herrera Sport elkartearen oraingoz dugun lehen notizia.

Hurrengo urtean, 1927ko abenduaren 22an, Herrerako krosaren bigarren lasterketaren txapelduna Migel Zialzeta (Real Sociedad) izan zen, eta elkarteen arteko lehian Errenteriako Lagun Artea nagusitu zen. Elkarte honek irabazi zuen Herrerako zur-biltegiko nagusia zen Fernando Nicolás jaunak bost korrikalariko talde txapeldunei eskainitako garaikurra; garaikurra behin betiko eskuratzeko taldeak bi urte jarraian irabazi behar zuen edo hiru alditan aldizkako.  Altzako Udalak, bestalde, sari berezi bat gordea zeukan hasiberrien atalean lehen postuan sailkatutako klubarentzat, Herrera Sport taldeak irabazi zuena. (ABC, 1927-12-20)

Orduz geroztik, Herrerako krosa jarraipena izan du gaur egun arte, Joakin Intxausti “Pipas” Herri Krosa izenarekin eta Herrera Kirol Elkarteak antolaturik. Antxon Seges elkarteko lehendakari ohiak honen gainean idatzi du “El cross de Herrera” artikuluan, Altza, Hautsa Kenduz 11 zenbakian.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2025
A A A O O L I
« Abe    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Carmen Perez
    (2024, Abenduak 30)
    «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»

etiketak


Sarean