30 urte Goardia Zibilak Mikel Zabalza hil zuenetik

2015, Irailak 4

mikel-zabalza

Altzako Mikel Zabalza Herri Ekimena

Aurten 30 urte beteko dira Goardia Zibilak Mikel Zabaltza, Altzan bizi zen gazte nafarra, erahil zuenetik. Urte batzuk ditugunok gogoratuko gara kasu honekin baina altzatar gazteenok agian ez dute inoiz entzun zer gertatu zen.

Mikel Zabaltza Garate Nafarroako Orbaizetako gazte bat zen. Lana bila etorri zen Donostialdera eta baita aurkitu ere, udal-tranbia konpainian hain zuzen. Halako batean beste gazteekin batera 1985ko azaroaren 25ean atxilotu zuten Jolastokietan, bizi zen etxean. Ondoren bertsio ofizialak ihes egin zuela zabaldu zuen… eta handik 20 egunetara azaldu zen, hilik, Bidasoa ibaian. Mikelekin atxilotu zituzten beste gazte batzuk zeinak handik egun batzuetara askatuak izan ziren. Gazte hauek tortura latzak salatu zituzten, erreka baten ondoan egindakoak batzuk, Intxaurrondo koartelean zein Madrilen pairatutakoak besteok. Garai hartan herriak argi ulertu zuen zer gertatu zen: Mikel Zabaltza torturapean hil zuten, “ihes egin zitzaien”. Salaketak eta mobilizazioak Euskal Herria osoan ugariak izan ziren, baita Altzan ere. Ordutik hona inork ez du ofizialki zer gertatu zen aitortu,ezta gutxiago errudunak zigortu edo senideak erreparatu. Ez orduko Gobernuak, Felipe Gonzalezen PSOE, ez Benemeritak, ezta ondorengo gobernu edo agintariek.

Altzan urtero antolatu ohi dira Mikel heriotza salatzeko ekitaldi xumeak. Aurten berezia egin nahi genuke. Aste bat antolatu nahi dugu, Torturaren aurkako aste bat, helduenak gogoratu eta justizia eskatzeko, gazteenak ezagutu, jakin ahal izateko inor, inoiz,inon torturatu gehiago gerta ez dadin.

Hortarako datorren irailak 8, asteartea, arratsaldeko 6retan bilduko gara Casares Kultur etxean. Altzatar guztioi zabalik dago hitzordua eta Mikelen erahilketaren urteurrenaren inguruan denon artean adostutako ekitaldiak prestatzen hasiko gara.

Han izango dira ere “Objetu galduak” izeneko dokumentala prestatzen ari diren egileak. Dokumental honen bidez mundu osoari iritsiko zaio Mikelen auzia eta bertan egitasmoari buruzko azalpenak emango dizkigute eta Nafarroan antolatzen ari direnaz ere.Bertan elkar ikusiko dugulakoan

ALTZAKO MIKEL ZABALTZA HERRI EKIMENA

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2024
A A A O O L I
« api    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2024, Maiatzak 8)
    «Hola. En la Revista Deba tienes al menos 8 artículos sobre Irarrazabal, uno de ellos, en concreto, se titula "Irarrazabal: ...»
  • José Irarrazaval
    (2024, Maiatzak 8)
    «Voy en camino desde Paris a conocer Deba, ciudad de origen de mi familia Irarrazaval y me da mucho gusto ...»
  • Maite
    (2024, Maiatzak 4)
    «Zein ondo ekarria! Tamalez gaurkotasun handia duena. Zenbat behar dugu konturatzeko zenbat postureo dagoen benetako boterea eta partaidetza ematearen ordez. »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Apirilak 30)
    «Al leer la entrañable poesía de Antonio Dávila García mis recuerdos me llevan al caserío Kataliñene. Su propietaria, ...»
  • Berta T . D.
    (2024, Apirilak 30)
    «No es un capricho. Hace falta una solución ya. No hace falta contaros la cantidad de denuncias que hemos interpuesto. ...»

etiketak


Sarean