Ez, ez, ez, zentral nuklearrik ez!

2017, Apirilak 28

l16646

Antxon Alfaro

Hurrengo asteetan behin betiko jakingo da Garoñako zentral nuklearra berriro abiarazten den edo betirako ixten den. Egoera honek egin du “Ez, ez, ez zentral nuklearrik ez!” leloa Euskal Herriko kaleetan berriro entzun dezan.


Baina energia nuklearrari uko egitea ez da berria. Joan den mendearen 70. hamarkadaren lehen urteetan energia horrek populazioaren osasunerako eta ingurumenerako dituen arrisku larrien kontra ahots asko bazeuden. Urte haietan, euskal kostaldean hiru zentral nuklear eraikitzea nahi izan zuten: Lemoiz, Deba, Isparte-Ea; eta beste bat gehiago Tutera aldean. Zentzugabekeria hau “Euskal kostalde ez nuklearraren defentsa batzordea”ren jatorria izan zen. Borroka hartako sinboloa Eduardo Txillidak diseinatu zuen.
Francisco Franco diktadorearen heriotzaren ondoren borroka anti-nuklearra, amnistiaren eskaerarekin batera, trantsizioaren lehen urteen errebindikazio nagusiak izan ziren. Altzan ere borroka anti-nuklearra, eta batez ere Lemoizeko zentral nuklearraren kontra garatutakoa, bere presentzia izan zuen. Honen erakusgarri batzuk berreskuratu ditugu eta Altzako Tokiko Bilduman dokumentu horiek katalogatu ditugu.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2025
A A A O O L I
« Abe    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Carmen Perez
    (2024, Abenduak 30)
    «Yo conocí a Eusebi como la llamábamos las niñas y niños de las escuelas públicas de Buenavista, allí trabajo de ...»
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS DE ASOCIACIONISMO »
  • Carmen Perez
    (2024, Azaroak 29)
    «ZORIONAK POR LOS 50 AÑOS »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»

etiketak


Sarean