Altzatar bat nazien kontzentrazio eremuetan

2019, Otsailak 4

anabitarte-harri-plaka

Anabitarteren "stolpersteine"

Espainiako Gerra Zibila galdu ondoren, errepublikazale askok Frantziako lurraldetan jarraitu zuten faxismoaren eta nazismoaren aurkako borrokan. Santiago Anabitarte Altuna altzatarra izan zen horietako bat.

Haren berri Florentino Mariñelarenaren bitartez jaso dugu, Errenteriako La Ilusión elkarteko kidea. La Ilusión elkartea naziek deportatutako gipuzkoarrak gogoratzeko plaka proiektuarekin aritu da lanean azken urte hauetan. Jatorriz proiektu hori kontzentrazio eremuetan hildako alemaniarrak omentzeko sortua bada ere, denborarekin Europan zehar zabaldu da, naziek deportatutakoen sorterrietara. Omenaldietan, biktima bakoitzaren  jaiotetxearen parean, “stolpersteine” bat, galtzada-harri moduko bat jartzen da lurrean. “Stolpersteine” hitza, alemanez, “estropezu egiteko harria” esan nahi du, eta, bertatik pasatzen den oinezko oharkabearen atentzioa deitzeko eta biktimarekiko oroimena bistarazteko asmoa du. Gure artean, gutxienez 60 gipuzkoar pasa ziren muturreko esperientzia horretatik eta, honez gero, Gipuzkoako hainbat herritan burutu dituzte haiek gogoratzeko ekitaldiak, hala nola Hernanin eta Andoainen. (1) Donostiako kasuan, berriz, ez dute Udalaren babesa eta baimena lortu omenaldi horiek egiteko eta, hortaz, nazien aurka aritutakoak aitortza gabe geratu dira; horien artean Santiago Anabitarte altzatarra.

Santiago Anabitarte Altuna 1903ko uztailaren 27an jaio zen, Mirakruz Gainan zegoen Alapunta baserrian, La Asunción ikastetxearen aurre-aurrean zegoen baserrian. Ama Josefina Joaquina Altuna zen, errenteriarra, eta aita Juan Jose Anabitarte, baserritar altzatarra.

Santiago Anabitarte ogibidez zurgina zen eta 1936. urtean, gerra hasi zenean, Frente Popularren partaidea izan zen, ‘elikagai komisario’ ardurarekin.

Gerra garaiko eta ondoko beste informaziorik ez daukagu, naziek 1944ko urtarrilaren 27an Frantziako Compiègne presondegian sartu zuten arte, erresistentziaren partaidea izateagatik. Presondegi hau armada alemaniarrak okupatutako Frantzian gerrako presoak espetxeratzeko eraikitakoetako eremuetako bat zen. Handik bi egunetara, urtarrilaren 29an, Alemaniako Buchenwald kontzentrazio eremura eraman zuten. (2)

Bai Compiègnen baita Buchenwalden ere harreman estuak izan zituen Cométe sarean aritzeagatik preso zeuden kideekin. Juan Carlos Jiménez de Aberasturi historialariak Anabitarteren lekukotzaz baliatu zen, besteak beste, Cométe sareko partaidea izandako Larburu hernaniarra kontzentrazio eremuetan bizitutako azken egunen berri edukitzeko. (3)

Anabitarte 1945ko apirilaren 11n liberatua izan zen.

Dakigunaren arabera, geroztik Donibane Lohitzunen bizitu zen. Natalia Galarza Bengoechea zizurkildarrarekin ezkondu eta alaba bat izan zuten, María Concepción.

Santiago Anabitarte 1968ko urriaren 12an Donibane Lohitzunen hil zen, gaixorik. (4)

Hogei urte ondoren, La Ilusión elkarteko kideek Anabitarte deportatuari jarri ezin izan duten stolpersteine harriarekin balizko estropezu egin eta hura gogoratzeko lerro hauek idatzi ahal izan ditugu.

Erreferentziak:
(1) La ilusión elkarteak Errenterian, Pasai San Pedron, Zarautzen, Hernanin, Andoainen, Billabonan, Hendaian harri-plakak ipini ditu.
(2) Españoles deportados a Campos de Concentración Nazis 1940 - 1945: https://pares.mcu.es/Deportados/servlets/ServletController?accion=4&opcion=20&loc=7934
(3) Juan Carlos Jiménez de Aberásturi: Askatasunaren bidean. Florentino Goikoetxea eta beste hernaniar batzuk nazismoaren aurkako borrokan bigarren Mundu Gerran. Hernaniko Udala, 2006. 23. or.
(4) Hendaiako Erregistro Zibila.
(5) Santiago Anabitarte Altzako Tokiko Bilduman.

santiago-anabitarte-1

Natalia Galarza eta Santiago Anabitarte

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2024
A A A O O L I
« api    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2024, Maiatzak 8)
    «Hola. En la Revista Deba tienes al menos 8 artículos sobre Irarrazabal, uno de ellos, en concreto, se titula "Irarrazabal: ...»
  • José Irarrazaval
    (2024, Maiatzak 8)
    «Voy en camino desde Paris a conocer Deba, ciudad de origen de mi familia Irarrazaval y me da mucho gusto ...»
  • Maite
    (2024, Maiatzak 4)
    «Zein ondo ekarria! Tamalez gaurkotasun handia duena. Zenbat behar dugu konturatzeko zenbat postureo dagoen benetako boterea eta partaidetza ematearen ordez. »
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Apirilak 30)
    «Al leer la entrañable poesía de Antonio Dávila García mis recuerdos me llevan al caserío Kataliñene. Su propietaria, ...»
  • Berta T . D.
    (2024, Apirilak 30)
    «No es un capricho. Hace falta una solución ya. No hace falta contaros la cantidad de denuncias que hemos interpuesto. ...»

etiketak


Sarean