Con un estupendo ambiente Euskal Giroa ha celebrado estas últimas semanas el Campeonato de Mus en su 36 edición. Se apuntaron 68 parejas que han dejado un reguero de anécdotas, de buen humor y de discusiones en diferentes tonos.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Aurrean daukagun osasun-egoera hau eta haren ondorioak ikusita, atzo erabaki genuen hilaren 26rako aurreikusita genuen AHMren urteko batzarra atzeratzea, bai eta hilaren 27rako programatuta zegoen Altza durante la guerra civil española liburuaren aurkezpena ere. Bizitzen ari garen ezohiko egoera hau aldatzen denean finkatuko ditugu data berriak. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Herrera, K.E. - Euskal Giroa, K.E.
Gaur bola-jokoaren mundua doluz dago Gipuzkoan. Oraindik Pedrok bolatoki asko zituen egiteko, baina Ama Naturak agintzen du. Pedro ez zen bolari ona bakarrik. Bere meritu pertsonalak bere jaurtiketa egokiak baino askoz handiagoak ziren. Altzan oro har, eta Herreran bereziki, asko zor diogu lagun honi. Duela hamarkada batzuk, gure bi elkarte hauek boloen mundu itxian sartzera ausartu ziren, hogeita hamar bat haur eta hainbat emakumerekin. Garai latzak izan ziren, eta Pedro hasiera-hasieratik izan genuen lagun. Bere aita Patxiren laguntzarekin, oso bide gorabeheratsuetan ibili ginen. Gaur egun berdintasunaz hitz egiten da, eta espazio publikoak defendatzen dira kirolean, kulturan, baina hori ez da oraingoa. Hainbat pertsonak, hala nola Pedrok, bere sinpletasunarekin, bere egiten jakitearekin, Herrerako gaztetxoen edozein tirada aldrebesa txalotzeko ironia fin horrekin, bere pazientziarekin, teknika egokia erakusten zigularik, hain zaila den eskumuturreko biraketa horrekin, une baxuetan gu, emakume bolariok animatzen gintuen. Ez zion aukerarik husten amore emateari; jarraitu beharra zegoen, eta hala egin genuen. Guk finkatu genituen helburuetatik pixka bat urrunago begiratzen zuen.
Iruzkinik ez »
1940ko martxoaren 9ko Ministroen Kontseiluan “Se aprueban los expedientes de anexión de Alza a San Sebastián“, Altza Herriaren independentziari amaiera emanez. Erabaki hori Altzako egungo errealitatea ulertzeko ezinbestekoa da. Aurreko anexio saiakera guztietan bezala, ekimena Donostiako Udaletik abiatu zen, baina oraingo honetan bere helburua azkar eta modu eraginkorrean lortu ahal izan zuen Gerra Zibilean Errepublikaren porrotaren ondoren sortutako erregimen frankista bertikal eta autoritario berriaren babesari esker. Donostiako Udalaren aspaldiko asmoa, altzatarren udal-mugartea berenganatu eta nahi bezala erabiltzeko asmo zaharra, bete egin zen azkenean. (gehiago…) »
Iruzkin 1 »
Sergio Balchada Outeiral
Antonio nace en A Pobra do Caramiñal (A Coruña) no 1910. Aínda cativo os seus pais deciden marchar da Galiza e instalarse en Plentzia (Bizkaia) (Prieto, 2009). Alí casa coa Maruritarra María Bilbao. Moi probablemente convértese en veciño de Altza nos primeiros anos da década dos anos 30 do século pasado. Naqueles anos nos que é abondosa a demanda de homes do mar galegos para completar as tripulacións dos bacaladeiros da PYSBE (Pesquerías y Secaderos de Bacalao de España) da veciña vila de Pasaia. En Pasajes (coma se coñece na Galiza á vila guipuscoana) traballan e alternan cos seus paisanos nas tabernas; mais moitos deles gardan veciñanza nas poboacións ao seu rente coma Altza, Herrera ou mesmo Donostia. É o que o presidente de O Fato Castelao, Filipe Domínguez, distingue como Trintxerpe distrito e histórico (Cano, 2019).
Fotografia da ficha da marina auxiliar de Euzkadi de Antonio Sánchez Ferrol (http:www.marinavasca.eu) (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Donostiako Udalak Altzaren ondare historiko eta kulturalekin zerikusia duen guztiaren degradazio sistematikoarekin jarraitzen du. Orain Mercader izenari tokatzen zaio, kirol azpiegitura eraikiko duten lekuaren izena, haiek Merkear bezala “normalizatu” nahi dutena. Merkear, Mercaderren ahozko forma laburtua da, oinetxeren izen eta familia abizen altzatarra, Erdi Aroaren amaieratik gaur egun arte dokumentatua eta, honezkero, hemen, Estibausen aipatu duguna.
Baina haiek ezjakinarena egin nahi dute, eta ahal duten guztia egiten dute altzatarrak ezjakinak izan daitezen. Izen historiko hori lurperatu nahi dute, baserriaren lurrak AP-8ko hondakinen zabortegiaren azpian lurperatuta geratu diren bezalaxe. Udal horren ohiko praktika da. Bi adibide baino ez. Arriaga oinetxearen lurren gainean, Harria parkea eraiki zuen; Aduriz oinetxearen lurren gainean, Auditz-Akularren garapen urbanistikoa du proiektatuta. Mercader, Arriaga, Aduriz… ordez Merkear, Harria, Auditz… normalizatuz, Altzaren nortasun historikoari beste lur-palada bat ematen diote.
Iruzkinik ez »
HERRIPE
Aurreko urteetan Herreran Kaldereroen antolakuntza bertan behera geratu zela zirudien baina Jone Lazkanoren eta Irune Zapirainen ekimenak, sare sozialetan bideo atsegin bat aurkeztuz, joera zapuztu du eta, aspaldidanik ikusten ez zenez, erantzun altzatarra sendoa izan da.
Kalderero alaiak, Altzan inauteriak Donostiara, Tolosara eta beste hainbat herritara iritsiko direla iragartzen dutenak, egun alai batzuk igarotzeko, gure ohiko konplikazioetatik aldenduz.
(gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Pasa den azarorako Usurbilgo Andatza mendialdera Javi Castrok prestatutako txangoa bertan behera geratu zen eguraldiagatik, baina honezkero badauka data berria: martxoaren 7a, larunbata. Historian zehar Andatza mendia Orreagako monasteriora lotuta egon da, XIII. eta XIX. mende bitartean, eta bertan dauden hainbat mugarri eta mendian aurkitutako 24 errotarri harrobietatik 6 bisitatuko ditugu (hauen ustiaketa 1388. urtetik ezagutzen da). Era berean, Erroizpeko arrain hazitegia izan zena eta antzinako zeta lantegia bisitatzeko aukera izango dugu. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
Koro Sáez - Elena Arrieta
Mariasun Oliden se ha retirado después de 32 años en Herrera. Esta renteriana ha aguantado años y años -más de diez- de obras por el Topo, por el puerto, por la Cantera, estoicamente, sin quejarse. Aceras levantadas, reparaciones que dejaban charcos a la altura de la entrada de la tienda, siempre con su sonrisa discreta y su profesionalidad. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »
EUSKAL GIROA Elkartea
Un año más, y ya vamos en la 36 edición, Euskal Giroa ha preparado su Campeonato de Mus que dará comienzo el 17 de Febrero. El periodo de inscripción está abierto hasta el 7 de Febrero y ya se han inscrito 59 parejas, de las cuales dos cuentan con la participación de mujeres. Sabemos que en nuestro entorno hay mujeres que son buenas muslaris y nos gustaría que se animaran a participar. Euskal Giroa ha luchado mucho por ello y se enfrentó en su momento a otras sociedades en las que la presencia de la mujer no se admitía en este tipo de competiciones. Ahora es más habitual contar con alguna pareja pero esto está muy lejos de nuestro objetivo. (gehiago…) »
Iruzkinik ez »