Herrerako Krosaren hastapena
Herrerako Krosaren lehen lasterketa 1926ko azaroaren 21ean egin zen, Herrera Sport klubak antolaturik. Irabazlea Fidel Acebal izan zen, Errenteriako Lagun Artea elkartekoa; elkarteen artean Añorga nagusitu zen. Lasterketaren kronika zehatzak garaiko prentsaren kirol orrialdeetan aurkituko ditugu (Mundo Deportivo, El Pueblo Vasco, La Constancia, ABC…), antolatzaileak zorionduz eta lasterketaren arrakasta nabarmenduz: “numeroso público presenció la carrera y a continuación de ella se procedió al reparto de premios, que fue otro éxito formidable, pues todos los clasificados recibieron premios“. (El Pueblo Vasco, 1926-11-23) (gehiago…) »