Antxotarra eta altzatarra txapeldunak

2008, Urriak 16

Koldo Izagirre

 1935eko neguan Gipuzkoako Batzoki arteko pelota txapelketa hasi zen, eta antxotarrok Jose Manuel Linazasoro (Txulofronton) eta Jose Orbegozo bikotea aurkeztu genuen. Alegia, aurkeztu zuen batzokiak. Linazasoro aurrelari beldurgarria zen, eta normalean Abaliarekin jokatzen zuen. Biak antxotarrak. Baina Abalia gaixotu egin zen orduan, eta beste atzelari bat bilatu behar izan zuen, Josetxo Milleskoa.

Kopa

Hogeita bi partida jokatu zituzten, eta 21 irabazi, Errenteriako batzokian jokatu zen finala barne, 1936ko otsailean edo martxoan, hor nonbait. Gipuzkoako Txapeldunak beraz, antxotarra eta altzatarra (nahiz Antxoko batzokia ordezkatu)

Kopa oso polita zen diseinuz, estilizatua, dotorea. Ikurrina bat zeukan itsatsia, eta azpian “Gipuzkua’ko Txapelketa” jartzen zuen.

Gerra heldu zen eta ikaratu egin ziren: ikurrina kendu, zaku batzutan bildu eta Millesko ikuiluan ezkutatu zuten.

Gero, handik urteetara, kopa berriz atera eta zozketa egin zuten nork eramango: Antxora etorri zen.

Juantxo Linazasoro aita bezain aurrelari bikaina izan dugu, palaz. Berak hartu zuen kopa aita hildakoan, eta kaliz bat baino distiratsuagoa dauka.

Etiketak: , ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2025
A A A O O L I
« api    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
  • Ricardo Maritxalar
    (2025, Apirilak 27)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»
  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »

etiketak


Sarean