Ibarbia

2018, Irailak 10

ibarbia-2018-08-23aHerrerako Ibarbia familiari buruzko kontsulta bat egin berri digute Tokiko Bilduman. Horren inguruan bildutako datu interesgarrienak, familiaren abizena daramaten etxeen hainbat daturekin batera, ordenatu eta azalduko ditugu datozen lerroetan.

Ibarbiatarren presentzia Herreran Manuel Ibarbia Elorriagarekin hasiko da. Zumaiako Oikia auzoan 1863ko otsailaren 21ean jaioa (1), kontratista izan zen eta 1890. urtean Donostia-Errenteria tranbiaren eraikuntza lanetan parte hartu zuen Molinao-Antxo tartean, zaldiek tiratutako tranbien garai hartan. (2) Trenbidearen eraikuntzan kontratista gisa lan egin ondoren, mantentze eta hobetze lanetan ere jardun zuen eta, azkenean, 1906ko uztailaren 30ean, Donostiako Tranbia Konpainiaren langile zerrendan sartu zen, bide  eta obretako langileburu gisa. Konpainiako langilea bihurturik, enpresak Herrerako harrobian zeukan etxebizitza batera aldatu zen familia osoarekin. (3)

planoa-1925

Bost urte beranduago, 1911. urtean, gaur egun Ibarbia-Txiki izenarekin ezagutzen dugun etxea eraiki zuen, eta 14 urte beranduago, 1925ean, segidan dagoen Ibarbia etxea (San Antonio, 70-72), biak San Antonio aldaparen eta tranbiaren bidearen artean zeukan lursail batean, hain justu. (4) Errepublika garaian, etxeko behealdea EAJ-PNV alderdiaren batzokia egon zen. Honela zioen garaiko kronika batek 1932. urtean: BATZOKI BERRIA.- Ibarbia’n etxe azpiyan, Batzoki eder ta polita bere antzerki, “ambigu” ta guzti, antolatzen ari dira emengo abertzaliak, lan danak egiñaz bertako bazkidiak, naiz erri ontako “españolistari”, bai ezkertarrari, eta eskubitarrari, tripako miñ egin.” (5) Lokal hori azken berrogei urteotan Euskal Giroa elkartearen txokoa izan da.

Manuel Ibarbia 1934ko abenduaren 9an hil zen, 71 urte zituela, eta Altzako hilerrian familiaren hilobian lurperatua dago.

Esan bezala, 1906. urtean Herrerara aldatu zen bizitzera, baina ordurako ezkondua zegoen Ignacia Anabitarte Fernandez (1872-02-2 , 1986-09-13) altzatarrarekin. Hiru seme izan zituzten, Victoriano, Anastasio eta Marcial. Seme bakoitzak oso ibilbide ezberdina izan zuen.

victoriano-ibarbiaZaharrenetik hasita, Victoriano, aitaren itzalean, Tranbia Konpainiaren zuzendari-gerente izatera heldu zen. Gazte-gaztetatik hasi zen Konpainian lanean. 1910. urteko udan, San Bernardo ikastetxeko ikaslea zela, bere aitak udako opor garaian Ategorrietako bulegoetara eraman zuen kopiatzaile gisa lan egitera. (6) Urteak aurrera joan ahala, politikan ere murgildu zen eta Errepublikari ateak ireki zizkion 1931eko apirilaren 12ko udal hauteskundeetara aurkeztu zuen bere burua, “monárquico-regionalista” gisa, Donostiako Atotxa barrutian, eta 769 boto jaso zituen. (7) Gerra Zibila hasi zenean Donostiako Tranbia Konpainiaren zuzendariordea eta frankistak nagusitu zirenean zuzendari-gerente izatera pasa zen, 1937 eta 1954 urte bitartean. (8)

Valentina Maritorena Santiago-rekin ezkondu zen eta bikoteak M. del Coro, M. Teresa eta Jose Mª seme-alabak izan zituen. 1961eko abuztuaren 2an hil zen 68 urte zituela. Familia Donostiako Gros auzoan bizi zen.

Bigarrena, Anastasio, gazte hil zen, 25 urterekin, 1925ko apirilaren 25ean. Bere emaztea Josefa Asumendi Azpeitia izan zen. Bere inguruan bakarrik soldaduska garaiko hiru erreferentziak dauzkagu, 1920 eta 1922 urte bitartekoak. Lehenengoa erreklutatze prozesuari lotua dago (9) eta beste biak bere gaixoaldiaren berri eskaintzen duten Donostiako prentsan agertutako notizia laburrak dira. Rif-eko gerran soldadu zegoela sukarrekin gaixotu eta Melillako Docker ospitalean ingresaturik egon zen (10)

Ibarbia-Anabitarte familiaren hirugarren semea Marcial da, 1908ko irailaren 8an jaioa. Aita Onaindiak eskaintzen digu haren aurkezpen laburra: “Marzial Ibarbia Anabitarte: Aita Akilino. Donostia’n jaioa 1908-9-9’an. Larrea’n artu zuen karmeldar jantzia 1924-7-7’an, eta eliz karrera bukatu ondoren, Gazteiz’en eman zuen lenengo meza 1932-5-21’an. Olerkiz eta itz-lauz lan egin zigun gaztetan. Ikus «Euskal Esnalea», 1923, 120, 160, 164 eta 220 orrialdeetan. «Karmel Gizkarbiaren M. A.» darabil lanak ziñatzean.” (11)

Aita Akilinok arreta berezi bat merezi du eta hurrengo mezu batean aukera izango dugu haren eginak zehaztasun handiagoarekin ezagutzeko.

Erreferentziak:

(1) Donostiako Elizbarrutiko Artxibo Historikoa (www.mendezmende.org/eu)

(2) 1890/01/30 datan esleitua. Para poder confirmar la posibilidad de que los tranvías pudieran transitar sin grandes inconvenientes por las rampas existentes en la carretera, la Compañía del Tranvía decidió proceder al montaje de la vía entre Ancho y Molinao, obra encomendada al contratista Manuel Ibarbia. La obra se inició el 30 de enero de 1890 y el 6 de marzo siguiente se realizaron las primeras pruebas de tracción sobre el puente del ferrocarril del Norte con resultados satisfactorios.” Horrez gain, trenbidea, galtzada-harria jartzeaz arduratu zen, 8,50 pezeta metro koadroko. (Olaizola Elordi, Juanjo: La Compañía del Tranvía de San Sebastián 1887-2012. 125 años de transporte público en la capital guipuzcoana. UNED, 2011, 66, 68, 302 orr.).

(3) Olaizola, 302. or.

(4) Altzako Agiritegia, D-11, 002-11; D11, 006-09; D11, 006-15

(5) El Día, 1932-09-25

(6) Olaizola, 246. or.

(7) Iturria: Bigarren Errepublikako Emaitzak. 1931ko Udal Hauteskundeak. Guipúzcoa - Udalerriak

(8) Sada, Javier María: Compañía del Tranvía de San Sebastián 1887-1987, 11. or.

(9) Archivo General Militar de Guadalajara, UCOS. Regimiento Infantería Sicilia 7, cajas 1 a 63

(10) Bi notizia daude, Ion Urrestarazuk eskuratuak. Lehenengoak honela dio: Guerra del Rif / Oficina de información de los soldados guipuzcoanos / EN EL HOSPITAL DOCKER: / ANASTASIO IBARBIA ANABITARTE. De Sicilia. Mejorado de su enfermedad. De Alza.” (El Pueblo Vasco. Martes 20 de Diciembre de 1921). Eta bigarrenak: “EN EL HOSPITAL DOCKER / ANASTASIO IBARBIA ANABITARTE. Sicilia. Mejorado de sus fiebres. De Alza.” (El Pueblo Vasco. Martes 24 de Enero de 1922)

(11) Onaindia, Santiago: Euskal Literatura V, Etor, 1977, 166. or.

ibarbia-hilobia

Etiketak: , ,

3 iruzkin

  1. JOSU EGUILEOR

    Egun on, ha llegado a mis manos de Zaragoza documentos
    peridosticos y personales D.N.I. Carnet Falanje de Vitoriano Ibarbia; asi cono lo mas significativo un libro
    de firmas de su despedida de la empresa. Si les interesa
    pueden ponerse en contacto conmigo. Saludos.

  2. Estibaus » Marzial Ibarbia Anabitarte, Aita Akilino

    [...] Haren lehen datuak Aita Onaindiak eskaini zizkigun Euskal Literatura V liburuan, Estibausen “Ibarbia” artikuluan jaso genituena, eta datozen lerroetan informazio hori zabaltzera eta euskal [...]

  3. Pedro ibarbia

    Hola josu, estoy interesado en recuperar la documentación de mi Aitona.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Azaroa 2024
A A A O O L I
« urr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 2)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»

etiketak


Sarean