Andoni Kortajarenaren “Aurtengo bertsoak”
“Herrera. Fiestas de San Luis Gonzaga. Junio 1969″
AURTENGO BERTSOAK
1
Donosti inguruko bide berriak
Errera’tik du asiera,
auzo ontako eliz ondotik
Añorga’ko “Inpernura”;
tarte orretan mendiak zear
ta Loiola’tik aurrera,
bañan ara baño lenago
“ilerria” pasa behar da.
2
Eliza ta “Inpernu” tartean
dijoa bere egoera,
kontuz ibilli bide orretan
ta ondo egin jokaera;
Eliz ondoan gogoratu
degula bizi bat bakarra,
Kanposantuari agur egin da
segi Añorga’tik aurrera.
3
Bide berria ondo datorkio
Donosti ederrari,
lasaitasuna emateko
dirua dun jendeari;
ta orretarako etxeak bota
Errera’n bizi diranari,
nai dutena ordaindu eta
kezkak banatu ugari.
4
Sendi askotan kezkak ugari
sortu dira ori dala-ta
bizi modu berria eratu bear
beste tokira aldatu-ta;
askoren ongarri izateko
dagola erabakita,
bañan ziteken konpoketa.
5
Bide berria osatutzeko
gogor lanean ari dira,
burdin bidea ere aldatuz
lengo tokitik eskubira;
andik aurrera mendipetikan
Gaiztarro’ko lurretara,
Topo gañetik, kamio azpitik
dijoa bere egoera.
6
Errera inguruak oraingotikan
zearo aldatuko dira,
bideak alde guzietako
bada emendik dute asiera;
ibiltzeko errestasunak
joateko no-naira,
kale tarteak igaro gabe
egin liteke ibillera.
7
Orain beste bi bertso dijoaz
aurtengo jaien gañean,
Donostik asko kobratu, eta
Errera’ri gutxi eman;
era orretan jai antolaketa
ezin aurrera eraman
ta erriari eskatu bear
nai baditu jaiak izan.
8
Nola nai ere adiskideak
opa dizuet biotzetik,
urtero bezela aurten ere
zorionak non-naitik;
Koldobika Donearen izenean
ta bera ospatzeagatik
ill onen ogetiabatean
izango diran jaiagatik.
KORTARA
2009, Ekainak 22
egia galantak, gaurkotasun erabatekoa dutenak