“Paisaia Horizontalak”
Txokolarte
Altzan sortu eta biltzen garen Txokolarte Grafika Taldeko kideok zabalik gaude grafikaren inguruan egiten diren edozein proposameni ateak zabaltzeko. Ohiko grafikaz gain esperimentazioa ere lantzen dugu tailerrean. Esperimentazio lan horien emaitza nagusietako bat da “Paisaia Horizontaiak” izeneko ekintza.
“Paisaia Horizontalak” grafikan ezohikoa den teknika batean oinarritzen dira. Presioa egiteko torkuloa, kaleko zanpagailu (apisonadora) batez aldatzen dugu eta kobre edo egurrezko trokela kaleko lur-zoruarengatik. (gehiago…) »

Hiru urte pasa dira Zubietak bere Herri Batzarra eta alkatea aukeratzeko ahalmena eskuratu zuela (ikus Estibaus 4. zenbakia). Usurbil eta Donostiari loturik segitzen badu ere, Zubietako Herri Batzarrak poliki poliki bere bidea irekitzen joan da eta baita emaitzak eskaintzen ere. Kultur arloan orain aurkeztuko dugun hau da nabarmenetarikoa: Joxe Ramon Zubimendik idatzitako “Zubieta, mila urteko herria” liburua. Liburu hau Zubietako entziklopedia txikitzat har genezake, bere baitan lurra, historia, argazkiak eta hamaika kontu baititu hizpide. Liburua mardula da. Zubimendik bilketa lan itzela egin du eta liburuaren bostehun orrialde luze horiek ez dira nahikoak izan, egileak berak adieraztera eman duen bezala, Zubietari buruz biltzea lortu duen guztia azaltzeko eta norbaitek lan honi segida emango dion itxaropenarekin eman behar izan du liburua argitara. Aurkezpenean adierazten den bezala, idazleak herriarentzat idatzi du liburua “tesi doktoraletako hizkera eta estiloa baino maiteago baitut herriaren euskara eta estiloa”. Poliki eta puskaka irakurtzeko liburua dugu hau, noizean behin kontsultatzeko, beti zerbait berri erakutsiko diguna. Gure liburutegian behintzat dagoeneko bere lekua hartua dauka.
