Altzako somatena
Orain dela sei hilabete “Ricardo Martín, argazkilari eta ikuslea” erakusketa bisitatzeko aukera izan genuen Kursaaleko Kubo aretoan. Kutxa Fototekaren funtsarekin osatutako argazki sorta ederra bildu zuten, askotariko gaiekin: Donostiako Belle Époque, gertaerak, kirola, Marokoko gerra… Eta argazki horien artean batek atentzioa deitu zigun oso gertukoa zelako eta aspalditik jakin-mina kilikatu zigulako. Argazkiaren fitxan honela zioen: “Irteera zeremoniotsua Alarderuntz, 1924″, eta irudian gizon armatu talde bat ikus zitekeen, ilaretan Altzako udaletxetik ateratzen, atzealdean Casanao baserriaren fatxada nagusia ikusten delarik. (gehiago…) »