Altzaren ondarea babesik gabe
Iñigo Landa
Donostiako Plan Orokorrak babesik gabe utzi du Altzaren ondarea. Osatu duten katalogoan Donostiako 1358 elementu agertzen dira, horietatik 28 bakarrik Altzaren udal barrutian: Intxaurrondo, Parada, Casares, Larrotxene, Moneda, Tomasene, Berra, Arantzuriene, Pelegriñene, Txipres, Plasencia, Ubegi, Gartziategi, eta Mendiola baserriak; “Plaza San Marcial 4″ (isiltzen dute Altzako udaletxea dela), Jose Elosegi 64 (The English School); La Asuncion, Uba, eta San Martzial elizak; Kutarro, “Fuerte y ermita de San Martín” (Labeas baserriaz ari da, baina egon al da inoiz han ermitarik?), Ametzagaina, eta Almirante gotorleakuak; Uliako ur depositua eta Uliako akueduktoak. (gehiago…) »