Artxiboak 2009, Abenduak 30

Florencio Mocoroa en Altza: Av. José Elosegui, 109

2009, Abenduak 30

Iñigo García Odiaga

Almacén de Sal y Garaje en Bidebieta - Francisco Erdocia - Alcalde Jose Elosegi 109 Donostia

El almacén de sal y garaje en las inmediaciones del Puerto de Pasajes, se resuelve en un edificio modesto de pequeña escala, que acompaña su volumen compacto de un lenguaje racionalista, que no permite una lectura clara de la escala del edificio, lo que permite introducir en la sección del mismo una titánica estructura de hormigón armado, que absorbe toda la expresividad del espacio interior.

  (gehiago…)  »  

2010 urteko egutegia

2009, Abenduak 25

Joan den ostiralean, Altza Hautsa Kenduz liburuaren aurkezpenarekin batera 2010 urteko egutegia aurkeztu genuen.

Aurrekoetan bezalaxe, 2009 urtean zehar bildutako argazkien artean batzuk aukeratu ditugu eta horiekin osatu dugu urte berrirako egutegia.

  (gehiago…)  »  

Santo Tomas Larratxon

2009, Abenduak 21

Joan den larunbatean Santo Tomas feria ospatu zen Larratxon. Giro bikaina eta jende asko bildu zen Josu Artetxe plazan: txistorra postuak, talogileak, saltzaileak… Altza Kantuz taldea eta bertsolariak ere tabernaz taberna ibili ziren plazako giroa Larratxoko beste bazterretara eramanez. Une berezia izan zen Askagintzako Pako zenaren inguruan egin zen omenaldia. Urte asko dira Pako hil zela eta Askagintzako lokalaren ate ondoan bere garaian jarritako plaka esku beltza batek kendu du. San Tomas festaz baliatuz, plaka berri bat zabaldu zen leku berean. Honekin batera ikus ditzakezue festaren argazki batzuk eta bideo bat Xabier Sukia eta Ibai Esoain bertsolariek Pakori eskainitako bertso batzuekin.   (gehiago…)  »  

Eskerrik asko, Ixabel

2009, Abenduak 18

Igandean Ixabel Matxinandiarena zendu zen. Martillunen urte askotan lanean jardun ondoren jubilatuen elkartean ardurak hartu zituen. Emakume langile eta abegitsua, guztien laguna. Gure elkarteko bazkide ere bazen. Etxeko argazkiak gurekin konpartitzeaz gain, Lekukoak proiektuarekin kolaboratu zuen bere bizitzaren pasarteak  ondorengoentzat kontatuz.  Ixabel joan da eta bere irribarrea eta bizipoza utzi dizkigu. Agur, Ixabel, eta eskerrik asko.

18an elkartzekoak gara Hautsa Kenduz berriaren inguruan

2009, Abenduak 4

“Altza, Hautsa Kenduz” liburu sortaren hamargarrena prest dago. Bi urtean behin argitaratzeari eutsi dio eta, betiko ildoan, mamitsu eta gogotsu dator, altzatarren nondik norakoa ezagutzearekin arduraturik dagoen ororentzat gustukoa izateko asmoz. Hirurehun orrialdetan zehar, historia, kazetaritza, arkitektura, literatura, elkarteen lana, argazkiak, eta abar, elkarrekin datoz altzatarren iraganaren eta orainaren ezagutza eta ezaupidearen zerbitzura, gure ondarearen zerbitzura.

Ale berri hau osatzen duten lanak hauek dira:

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Abendua 2009
A A A O O L I
« Aza   urt »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ion Urrestarazu
    (2025, Abuztuak 12)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»
  • Estibaus
    (2025, Abuztuak 11)
    «"Baserria" erakusketarekin batera, irailaren 10ean , Gipuzkoako Foru Ondare Historiko-Artistiko Saileko Ainara Iroz Zalba eta Josu Maroto Peñagarikanoren eskutik ...»
  • Zigor Etxeburua
    (2025, Uztailak 23)
    «Zorionak egindako lanarengatik. Datuz ederki hornitu duzue, eta Altzako garapen ekonomiko sozialaren alderdi ezezagun hau argitara eman duzue. Interesgarria litzateke ...»
  • Joseba M. Peña
    (2025, Uztailak 22)
    «Eskerrik asko hitzak hauengatik. Besarkadak »
  • Luma
    (2025, Uztailak 4)
    «Oso oso interesgarria. Mila esker. »

etiketak


Sarean