Artxiboak 2010, Apirilak 29

Bertso-aste bikaina

2010, Apirilak 29

Iñigo Landa

Altzako bertsozaletasunak goia jo du aurreko astean. Altzania eta Bizarrain elkarteak antolaketa lanetan, Altzako Bertso Asteak hamar urte egin ditu eta hamarreko nota merezi duen egitasmoa burutu du: 17an, Altzatarra elkartea jendez lepo egon zen Irazu eta Sarriegi bertsolarien inguruan afaltzeko eta bertsoez gozatzeko; 23ko iluntzean, bertsoak eta musikak bat egin zuten Nido tabernan Bertsoshow espektakuluan; eta, igandean, bertso jaialdi bikaina izan zen Altzagaineko Plaza Gorrian, une honetan puri-purian dauden bost bertsolari handiekin: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña eta Unai Iturriaga. Egitasmoa borobiltzeko, bertso-paper lehiaketa antolatu dute bigarren aldiz eta hamabost lanen artean Iñigo Legorbururena izan da saritua.

X. bertso-aste honen antolaketak, giroak eta jendearen erantzunak mugarri bat jarri dute Altzako bertsozaletasunaren historia txikian. Zorionak antolatzaileei eta eutsi goiari!

Txangoaren irudiak

2010, Apirilak 23

Javier Cantera

Hemen dauzkazue joan den martxoaren 27an Gongora eta Irulegiko gaztelura (Aranguren Harana) egindako txangoaren argazkiak.

Lehenengo argazkian, Aitor Pescador historialaria Gongora oinetxe eta familiari buruzko ibilbide historikoa azaltzen ari da.

Bigarrenean, Juantxo Agirrek Eskola-Tailer baten bitartez egiten ari diren Jauregi Zaharraren eraberritze lanak azaltzen ditu.

Hirugarren argazkia Irulegi gazteluan egina dago.

XIX. mendeko irudiak

2010, Apirilak 17

Iñigo Landa

Datorren apirilaren 30 arte Donostiako Koldo Mitxelenan irudi bilduma interesgarri bat ikus daiteke. Marrazkiak Lehen Karlistadan Ingalaterrako ilustratzaile militarrek egindakoak dira.

Baten batek ezin badu joan edo Aldundiaren funtsetan dauden irudiak ikusi nahi baditu, Interneteko web orri honetara jo dezake: XIX. mendeko Albuma. Behean, web orri horretan Altzarekin loturik aurkitu ditugun irudiak ikus ditzakezue; asko Pasaiako badiarenak dira eta albo batean Buenavistako bazterra ikus daiteke.

Kaleko artea

2010, Apirilak 11

Iñigo Landa

Altzan barrena ibiliz, kaleko artearen adibide interesgarriekin topo egin dezakegu txoko askotan.

Kaleko artea, edo hiritarra, kalean egindako mota askotako adierazpenak hartzen ditu bere baitan. Askotan legez kontrako eta ezkutuan sortua, maiz igarobidetan, hormetan eta hiriko altzarietan egina. Erabiltzen diren gaiak, formak eta teknikak ugariak dira (margo eta graffiti politikoak, sozialak, pertsonalak…), eta sarritan bazterketarekin, gaztetasunarekin eta gizarte disidentziarekin lotu ohi da. Egileak anonimoak edo ezezagunak izaten dira, askotan beraien tag edo graffiti-sinadura bertan marrazten badute ere. Egiten dituzten margoketak ere inork ez daki zenbat iraungo duten, garbitzaileek edo obra batek desagerrarazi egin ditzakete eta; ia inori ez zaio burutik pasatzen lan horiek gordetzea edo zaintzea, askotan miresmena sortzen badute ere.

Arte mota honen adibide batzuk ekarri nahi izan ditugu hona; lehenengo biak Molinaoko A-8 autopistaren azpiko pasabidean egindako margoen argazkiak dira, eta besteak Herreratik Gomistegira joateko oinezkoen kaletxo luzean ikus ditzakegunak.

Estibaus

Atalak

Apirila 2010
A A A O O L I
« mar   mai »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Nekane Beloki
    (2026, Otsailak 10)
    «Gogo handia dut parke hori ezagutzeko: "hain hurbil eta ezezaguna" dugulako. Ahal bada 10:30tako taldean sartuko nintzateke Bat bakarrik. Ezin ...»
  • Mertxe Fernandez Boga
    (2026, Otsailak 9)
    «Iñaki, lee este artículo de Estibaus, incluyendo los enlaces y sabrás un poco más sobre algunas cosas de las que ...»
  • Iñaki
    (2026, Otsailak 9)
    «Tenemos una Junta de distrito q ni la conocemos, ni sabemos para qué vale (ni la Junta misma creo q ...»
  • Fernando Domínguez
    (2026, Urtarrilak 21)
    «Conocí a su Padre porque me ayudó junto a su hijo, creo que se llama Carlos, al tener una avería ...»
  • Jon Mikel
    (2026, Urtarrilak 9)
    «Jaiotza ederra da. »

etiketak


Sarean