Artxiboak 2013, Martxoak 26

Fco. Armendariz: bidaiariaren begirada

2013, Martxoak 26

Jon Serrano

armendariz-1079Aste Santuarekin batera opor egunak etorri dira eta giro honetan une aproposa izan daiteke orain dela hilabete bat ikusten hasi ginen Francisco Armendarizen argazkiekin jarraitzeko. Orduan Altzako argazkiak ziren eta oraingoan bidaiariak egindako argazki multzo handiaren aukeraketa txiki bat ikusiko dugu. Sorta honek argazkilariaren alderdi bidaiaria erakutsiko digu, bideak, herriak eta hiriak zeharkatuz bere begiradak gelditu dituen momentuak irudiak bihurtuz; begirada horrek konposatutako irudiek bizitzaz bete-betean gozatzeko gonbitea luzatzen digute.

  (gehiago…)  »  

Xabier Arana: “Drogas, legislaciones y alternativas”

2013, Martxoak 22

Iñigo Landa

SAREAK11.pmdAltzan ez dira gutxi 80. hamarkadan drogaren trafikoak eta kontsumoak jotako pertsonak eta familiak. Gure egungo historian oso momentu garrantzitsuak izan ziren haiek zeren, eragin zuten kalteaz areago, auzotarrek asmatu zuten erantzun kolektibo bat ematen, ekipamendu soziokulturalak, heziketa zentroak eta kiroldegiak exijituz drogen fenomeno sozialaren aurre egiteko aukera egokien eta sendoen gisa.
Drogazaletasunaren arazoan bultzatutako salaketa, prebentzio eta tratamendu ekimenak kolektiboak eta anonimoak izan dira neurri handi batean, baina badira izen batzuk ere merezi dutenak aipatzea.

Horietako bat Xabier Arana Berastegi da, Bidebietako gazte altzatarra eta Zuzenbideko ikaslea garai haietan, buru-belarri lanean aritu dena azken hiru hamarkadetan drogen fenomenoaren arloan. Ion Burgiren eta haren eskutik irakurri ahal izan dugu “Altza, Hautsa Kenduz” aldizkarian (behean begiratu) garai horietan bizitutakoa.
Xabier Arana notizia izan azken hilabete honetan “Drogas, legislaciones y alternativas” izenburuko liburua argitaratu duelako, Gakoa Liburuak argitaletxean. Liburuak daraman azpititulu luzeak edukiaren nondik norakoa erakusten digu: “De los discursos de las sentencias sobre el tráfico ilegal de drogas a la necesidad de políticas diferentes”. Edukia bere doktore-tesian oinarrituta dago, “Los discursos de las sentencias sobre el tráfico ilícito de drogas (Audiencia Provincial de San Sebastián, década de los años ochenta)” izenburukoa. Ikerketa honi esker Doktore maila lortu zuen 2011. urtean. Liburua, beraz, adituei zuzendua dago, baina, aldi berean, garai eta gai horretan interesaturik dagoen edonork ere zukua aterako dio.
Zorionak, Xabier, egin duzun guztiagatik, eta zorionekoak gu ondoan zaitugulako.

18. Korrika Altzan

2013, Martxoak 15

Altzako Korrika Batzordea

Sin título-1

Aurten Korrikaren 18. edizioa izango denez, Korrika guztietan bezalaxe Altzako zenbait elkarte eta norbanako elkartu gara Korrika Kulturalaren egitaraua eta Korrika bera aurrera ateratzeko asmoz.

Egitaraua aurrera atera ahal izateko jende askoren laguntza behar izan dugu eta lerro hauetatik gure eskerrik beroenak bidali nahi dizkiegu.

Besterik gabe, egitaraua gustatuko zaizuelakoan, ahalik eta ekintza gehienetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Martxoaren 13an: KORRIKA AURKEZPENA
“Elkarrizketak” bideo proiekzioa + dokumentaleko protagonista bat + luntxa
19:30ean Tomasene kultur etxean

Martxoaren 14an: FILMA: GARTXOT
19:30ean Larrotxoko zentro zibikoan

Martxoaren 15ean: KORRIKA TXIKIA
Herri Ametsa, San Luis-La Salle, Mendiola eta Bidebieta eskoletako haurrek
11:00etan Bidebietan

Martxoaren 16an: KORRIKA MATERIALA SALGAI
Goizean zehar Larratxoko plazan

Martxoaren 19an: SOLASALDIA
“Euskaraz bizi nahi dut. ALTZAN NON?”
Bizarrain, Bagera, Lasarteko Ttakun elkartea + eztabaida irekia
19:30ean Tomasene Kultur Etxean

Martxoaren 22an: KORRIKA TXIKIA
Altza, Harri-Berri, Herrera eta Oletako eskolek
Goizean zehar ikastetxe horietan.

IKUSKIZUNA: Jakin eta jolas. “Dantzaz blai” umeentzako ikuskizuna.
17:30ean Altzako frontoian

Martxoaren 23an:
HERRI APAINKETA:

Goizean zehar Altza apainduko dugu eta kilometro aldaketak markatu

HAURRENTZAKO JOLASAK + PUZGARRIAK + TXOKOLATADA
“Larunbatero jolasean” taldeak antolatuta
16:30ean Herrerako Plazan

Martxoaren 23an
20:00etan Afari-merienda+musika Herrerako Plazan

22:56an KORRIKA ALTZAN
(Yoplait, Herrera, Larratxo, Altzagaina, Harri-Berri, Los Boscos, Buenabista)

Oroitu eta aldarrikatu

2013, Martxoak 8

libertarias2Martxoak 8 oroitzapenerako eta aldarrikapenerako eguna da. Eskuratu berri dugun dokumentu batek Gerra Zibileko emakume batzuk oroitzen eta gogora ekartzen lagunduko digu, zeinek inolako protagonismoa bilatu gabe muturreko erabaki bat hartu zuten armak eskutan frontearen lehen lerrora joateko. Aipatutako dokumentua izen zerrenda bat da, miliziano anarkisten zerrenda bat: “RELACION DE GRUPOS LLEGADOS DEL FRENTE DEL SEGUNDO TORREON AL CUARTEL DE ESTAS MILICIAS DE LA C.N.T.” izenburua dauka. Anarkistek Altzan zuten presentziaren gainean datuak eskaintzen dizkigun lehen dokumentua da eta, aldi berean, faxismoaren altxamenduari aurre egiteko armak hartu zituzten lehen emakumeen izen-abizenak eskaintzen dizkigu. Honatx emakume haien izenak: María Ganuza Oroquieta, Juanita Santamarina, Ascensión Olmedo, Pilar Martínez Aguelo eta Manuela Arozamena Sáez.

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Martxoa 2013
A A A O O L I
« ots   api »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Quise decir Lima Pcia. De Buenos Aires. »
  • Claudia Longarela Colombo Berra Brea
    (2025, Ekainak 14)
    «Hola! Mis bisabuelo materno se llamó Angel Berra vino de Milán. Se radicó en Lluma partido de Zárate. Pcia de Buenos ...»
  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
  • Ricardo Maritxalar
    (2025, Apirilak 27)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»

etiketak


Sarean