Artxiboak 2013, Azaroak 24

Horra hor hamabigarrena

2013, Azaroak 24

hk12azala

Horra hor Altza Hautsa Kenduz 12, mamiz beterik: Historia, elkarteen ibilbideak, esker onak, ekarpen pertsonalak… Oso gureak diren gaiekin osatu dugu ale hau, guk eginak, gure gauzetaz hitz eginez, gure gustuko gaiak. Denera hogeita bi artikulu dira; beherago daukazue zenbaki berri honen aurkibidea.

  (gehiago…)  »  

Ibilaldi bat Joan Mari Irigoienen obran barrena

2013, Azaroak 12

Joan den urriaren 3an Joan Mari Irigoien idazle altzatarrari eskainitako ekitaldi bikain batera bildu ginen Tomasenen. Imanol Irigoien anaiaren ilustrazio lanez inguraturik -argitalpenen azalak, zirriborroak eta bestelakoak-, Joan Mariren literatur lana ongi baino hobeto ezagutzen duen Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta editoreak entzuleen esku jarri zituen haren literatura ulertzeko funtsezko gakoak. Gainera, Karolina Saez de Bikuña kazetariak ederki irakurri zituen hainbat prosazko testu eta poema, eta Joan Marik berak ere hainbat poema errezitatu zizkigun bertaratutakoei. Amaieran, Mikel Laboaren doinuetan oinarritutako biolin suite hunkigarriarekin gozatzeko aukera eskaini zigun Ane Mugira biolin-jotzaileak.

Saio osoa Youtubera igo dugu eta beste behin patxaraz Joan Mariren ibilbide literarioari eskainitako aparteko saio hori entzun eta ikusi ahal izango dugu.

joan-mari-copia

Estibaus

Atalak

Azaroa 2013
A A A O O L I
« urr   Abe »
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ion Urrestarazu
    (2025, Abuztuak 12)
    «A mi siempre me llamó la atención, pues no parece muy heráldico, y viendo la complejidad de las piezas exhibidas ...»
  • Estibaus
    (2025, Abuztuak 11)
    «"Baserria" erakusketarekin batera, irailaren 10ean , Gipuzkoako Foru Ondare Historiko-Artistiko Saileko Ainara Iroz Zalba eta Josu Maroto Peñagarikanoren eskutik ...»
  • Zigor Etxeburua
    (2025, Uztailak 23)
    «Zorionak egindako lanarengatik. Datuz ederki hornitu duzue, eta Altzako garapen ekonomiko sozialaren alderdi ezezagun hau argitara eman duzue. Interesgarria litzateke ...»
  • Joseba M. Peña
    (2025, Uztailak 22)
    «Eskerrik asko hitzak hauengatik. Besarkadak »
  • Luma
    (2025, Uztailak 4)
    «Oso oso interesgarria. Mila esker. »

etiketak


Sarean