Artxiboak 2014, Martxoak 31

Altzako bigarren Natur Astea martxan

2014, Martxoak 31

Txepetxa-Chochín (J.A. Herrero)

Txepetxa-Chochín (J.A. Herrero)

Iazko Natur Asteak utzitako zapore onak bultzatuta aurten ere Natur Aste berri bat antolatzeari ekin diogu Casares-Tomasene kultur etxearekin batera.

Gosegarri gisa, larunbatean, apirilak 5, joan den hilean eguraldiagatik bertan behera utzitako Mendiolako ibilaldia egingo dugu, Marko Sierraren eskutik (Mirakruz gaina, 9:30). Hiru orduko ibilbide honetan, harria, ura, landaretza eta fauna izango ditugu protagonistak.

Eta astelehenean, “Uliako hegaztiak” erakusketa zabalduko dugu Tomasenen. Larunbatera arte bisitatu ahalko da, arratsaldeko 5etatik 8etara. Ugatza Ornitologia Elkarteak eta Uliako Interpretazio Zentroak ekoiztu dute. Astelehenean bertan, Josema Verdugo eta José Antonio Herrero Ugatzako kideek erakusketaren bisita gidatua egingo dute arratsaldeko 7:30etik aurrera.

  (gehiago…)  »  

Hautsa Kenduz osorik Interneten

2014, Martxoak 14

hk-12-kontrazalaHonez gero “Altza, Hautsa Kenduz” sortaren azken zenbakian argitaratuko artikulu guztiak Altzanet web orrian irakurri eta deskarga daitezke. Horrela, denon eskueran daude hamabi zenbakietan argitaratutako artikulu guztiak. Hautsa Kenduz liburu sortan bildutako historia eta istorioak, datuak, esperientziak… ezinbesteko erreferentzia bilakatu dira Altza ezagutu nahi duen edonorentzat. Hau ahal izan da egin pertsona askok egindako lanari esker, kolaborazioen egileak. Hona hemen segidan artikulu guztien zerrenda sinatzaileen arabera alfabetikoki ordenatuak. Gure eskerrik onena haientzat.

(Altza, Hautsa Kenduz Casares Kultur Etxean salgai dago 6 eurotan)   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Martxoa 2014
A A A O O L I
« ots   api »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Mertxe Fernandez Boga
    (2026, Otsailak 9)
    «Iñaki, lee este artículo de Estibaus, incluyendo los enlaces y sabrás un poco más sobre algunas cosas de las que ...»
  • Iñaki
    (2026, Otsailak 9)
    «Tenemos una Junta de distrito q ni la conocemos, ni sabemos para qué vale (ni la Junta misma creo q ...»
  • Fernando Domínguez
    (2026, Urtarrilak 21)
    «Conocí a su Padre porque me ayudó junto a su hijo, creo que se llama Carlos, al tener una avería ...»
  • Jon Mikel
    (2026, Urtarrilak 9)
    «Jaiotza ederra da. »
  • Javi Castro
    (2025, Azaroak 7)
    «Aportación muy completa e interesante. »

etiketak


Sarean