Artxiboak 2015, Irailak 24

Platako itsasargira

2015, Irailak 24

platako-itsasargiaDatorren urriaren 24an, larunbata, Platako itsasargira ibilaldi bat antolatu dugu Uliako Interpretazio Zentroarekin batera. Bidebietatik abiatuko gara eta itsasargira heltzerakoan barrutik bisitatu ahal izango dugu. Aukera paregabea izango da itsasargiaren funtzionamendura eta historiara bertatik hurbiltzeko.

Itsasargian sartzeko aurretik izena eman behar da 943 453526 telefonora deituz edo uliazentroa@donostia.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Irteera goizeko 10:00etan izango da, Nornai plazatik, Gomistegiko ainguraren biribilgunaren ondotik, eta itzulera Ingeles-Iturritik eta Guardaplata bidetik egingo dugu.

  (gehiago…)  »  

Hurrengo +55 ibilaldiak

2015, Irailak 22

txoritokietaMaiatzeko mezuan zenbait ibilaldiren data zehazteko geratu ziren. Hona hemen:

Irailak 24: ULIA
Ulia mendiko inguru altzatarrean zehar.
9:30ean, Mirakruz Gainan, Arzak ondoan.

Urriak 3: (LARUNBATA): TXORITOKIETAKO MONUMENTU MEGALITIKOAK: AITZETAKO TXABALA ETA BERROSPIN
Azalpenak Aranzadiren Historiaurrea Saileko Jesus Tapia eta Manu Ceberioren esku egongo dira.
10:00etan: Casares Kultur Etxea. 10:00ean Garberako geltokian.

Urriak 22: SARROETA ETA ZORROAGA
Altza aldeko Martutenen eta Amara Gainan zehar.
9:30ean: San Martzial eliza (Altzagaina).

Portuko ur-hornikuntza

2015, Irailak 15

Argazkia: Patxi Lazkano

Arg.: Patxi Lazkano Sorzabal

Iñigo Landa

Gomistegin, Juan Karlos Gerra eta Azkuene kaleen artean, Mendiolarako bidezidorraren ondoan, badira bi ur-biltegi zilindriko bikiak, bereziak. Izan ere, Uliaren magalean ikus ditzakegun gainontzeko ur-biltegiak etxeko ur-hornikuntzaren sistemari lotuak daude, baina Gomistegiko hauek, berriz, mendia zeharkatzen duten hormigoizko tunelekin batera, Uliako iturrietatik (Billabier, Errotazar eta Ingeles Iturria) ura hartzeko eta Pasaiako portuaren ur beharrak asetzeko eraikiak izan ziren.

Pasaiako Portuko Lan Batzordeak (egungo Portuko Agintaritza) 1942. urtean argitaratu zuen “Memoria. Puerto de Pasajes, Enero de 1927-Diciembre de 1941″ oroitza-txostenean zehaztasunez azaltzen du proiektuaren nondik norakoa eta lanak nola burutu ziren. Inaugurazioa 1939. urtean izan zen. Honen segidan irakur daiteke argitalpen horretan uraren horniketari eskainitako atalaren transkripzioa bertan agertzen diren argazkiekin.

Abastecimiento de aguas   (gehiago…)  »  

“Intxaurrondo txuri-beltzean” erakusketa

2015, Irailak 7

17

Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkarteak (IZBE) intxaurrondotarrek egindako ekarpenei esker erakusketa bat prestatu du auzoko historia zati bat argazkitan bilduz. Erakusketak “Intxaurrondo Txuri Beltzean” du izenburu eta datorren ostegunean, hilak 10, arratsaldeko 6:30ean aurkeztuko dute Larrotxene Kultur Etxean. Erakusketa hilaren 30 arte bisitatu ahal izango da, arratsaldeko 4:00etatik 8:30 arte.
98

30 urte Goardia Zibilak Mikel Zabalza hil zuenetik

2015, Irailak 4

mikel-zabalza

Altzako Mikel Zabalza Herri Ekimena

Aurten 30 urte beteko dira Goardia Zibilak Mikel Zabaltza, Altzan bizi zen gazte nafarra, erahil zuenetik. Urte batzuk ditugunok gogoratuko gara kasu honekin baina altzatar gazteenok agian ez dute inoiz entzun zer gertatu zen.

Mikel Zabaltza Garate Nafarroako Orbaizetako gazte bat zen. Lana bila etorri zen Donostialdera eta baita aurkitu ere, udal-tranbia konpainian hain zuzen. Halako batean beste gazteekin batera 1985ko azaroaren 25ean atxilotu zuten Jolastokietan, bizi zen etxean. Ondoren bertsio ofizialak ihes egin zuela zabaldu zuen… eta handik 20 egunetara azaldu zen, hilik, Bidasoa ibaian. Mikelekin atxilotu zituzten beste gazte batzuk zeinak handik egun batzuetara askatuak izan ziren. Gazte hauek tortura latzak salatu zituzten, erreka baten ondoan egindakoak batzuk, Intxaurrondo koartelean zein Madrilen pairatutakoak besteok. Garai hartan herriak argi ulertu zuen zer gertatu zen: Mikel Zabaltza torturapean hil zuten, “ihes egin zitzaien”. Salaketak eta mobilizazioak Euskal Herria osoan ugariak izan ziren, baita Altzan ere. Ordutik hona inork ez du ofizialki zer gertatu zen aitortu,ezta gutxiago errudunak zigortu edo senideak erreparatu. Ez orduko Gobernuak, Felipe Gonzalezen PSOE, ez Benemeritak, ezta ondorengo gobernu edo agintariek.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Iraila 2015
A A A O O L I
« abu   urr »
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2025, Maiatzak 3)
    «Sorprendente documento e impresionante trabajo. Zorionak eta aurrera!!! »
  • Mariano Pérez de la Cruz
    (2025, Maiatzak 1)
    «En mi etapa en PEBSA de la Coruña, coincidí con Paco Lasa y he de afirmar que su pragmátismo y ...»
  • Ricardo Maritxalar
    (2025, Apirilak 27)
    «En el caserio Mirabarkera (para nosotros Miramarca) nació mi padre Ricardo Maritxalar Leiñena (1918-1973). Hijo de Jose Melchor Marichalar Larrañaga, ...»
  • Iñaki
    (2025, Otsailak 26)
    «¿Cuántas de las especialidades q se anunciaron en el año 85 se ofrecen hoy en ese ambulatorio? Algo tan elemental ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2025, Otsailak 25)
    «Ezkerrikasko Antxon por tu inestimable trabajo en nuestro querido barrio, zure laguna Marisah, »

etiketak


Sarean