Ohar historiko batzuk RENFEko geltokiaren eta lurrazpiko pasabidearen inguruan
Iñigo Landa Ijurko
RENFEko tren geltokia eta Herrerako oinezkoen lurrazpiko pasabidearen kokapena bat dator 1864an inauguratu zen Norteko trenbidearen linea eraikitzeak Herreratik Altzako hirigunera Santa Barbara ermitatik igotzen zen bidea moztu zuen lekuarekin. Bide hori, mendeetan zehar Donostia-Errenteria galtzadaren zati izan zena, bigarren mailan geratu zen 1847an errepide nagusia ireki ondoren, baina Altzako erdigunea probintziako bide-sarearekin lotzeko bide nagusia izaten jarraitzen zuen. Trenbidea zeharkatzeko, zaindutako trenbide-pasagune bat zegoen, eta zaindariarentzako etxe bat, Kaxeterua izenez ezaguna. (gehiago…) »