Ganbara Bildumaren aurkezpena Garberan
2025, Irailak 9
Irailaren 10etik aurrera, 60ko hamarkadako etxeko erabilpen eta industria jatorriko objektuz osatutako Ganbara Bildumaren erakusketa bisitatu ahal izango da Garberan.
Ganbara Bilduma Altzako Historia Mintegiak 2002. urtetik aurrera landutako proiektua izan zen eta 2022. urtean Aranzadi Zientzia Elkartearen esku utzi zuen.
Ganbarako objektu horiek gaur egun Aranzadik ongi baino hobeto zaintzen ditu. 2023an “Ganbara Bilduma” liburua argitaratu zuen bere Aranzadi Etnografia Bilduma sailean (liburua deskargatzeko hemen), eta orain erakusketa interesgarri hau atondu du Garberan. (gehiago…) »