Elosegi taberna Herreran
2026, Apirilak 29
Herripe auzo elkartea
2026ko apirilaren 26an, igandean, Elosegi tabernak itxi zuen, hamahiru urtez lanean aritu ondoren. Herrera bezalako auzo batean saltoki bat ixtea albiste txarra da, eta taberna bat denean, bere pertsiana jaistearekin batera auzoko bizitzaren zati bat gordetzen da.
Duela hamahiru urte, Trintxerpetik Patxi eta Marian agertu ziren, bikote gogotsu bat, sukaldaritzan trebatuak, eta Herrerako kaleen bizitza eskasaz hitz egiten zieten arren, gure Auzoaren alde egin zuten. (gehiago…) »



