Donostia: aski manipulazioarekin. Auditz Akular ez ukitu
Altza XXI Herri Ekimena
1.- Bizitegi-krisia: politika desegoki baten ondorioa.
Donostian, “bizitegi-krisia” deiturikoa ez da berria. Hamarkadak dira Donostiako etxebizitzak ekonomia xumeenentzat izan ez direla. Baina egoerak are okerrera egin du, oso arrazoi zehatzengatik. Hiriak turismoari ematen dion erabilera, etxebizitza babestuak dituen udal zikateria eta utzikeri orokorreko jarduera, azken hamar urteetan Udalak eta Eusko Jaurlaritzak etxebizitza babestuaren sustapen ezak frogatzen duena, dira arrazoiak. Eta orain, iraganean zuen kudeaketa- gaitasun eza ez da birlibirloque-ren artez konponduko. Bestela, ulertu beharko litzateke orain arte bitartekoak jarri ez badituzte borondaterik ez zutelako izan dela, are larriagoa izango litzatekeena. Ez diezagutela su artifizialik saldu, egoera honek errudunak ditu, orain Altzako landa-eremuan milaka etxebizitzen kea saltzen duten berberak. (gehiago…) »



