AHMren Batzarra

2019, Martxoak 15

batzarra-2019

Atzo arratsaldean Casaresen hogeita lau bazkide bildu ginen AHMren ohiko Batzarra ospatzeko. Faltan eman genuen Tomas Paulis, orain dela gutxi zendua eta ohiko parte hartzailea gure batzarretan. Gogoan daukagu.

Batzarrean joan den urteko jardueren eta kontuen berrikuste bat egin genuen, eta pozez gaude egindakoarekin. Tarteka, aurten egiteko egitasmoaz ere hitz egin genuen. Aurreikusitako jardueretako batzuk honez gero martxan daude, gure jardunean ohikoak baitira (Tokiko Bilduma, Pls 55 ibilaldiak, Naturaldia, Estibaus…), baina proiektu berriak ere bazeuden mahai gainean, hala nola 1936-39ko Gerra Zibila Altzan gaiari eskainiko diogun lan monografikoa, edota hainbeste lan ematen ari zaigun Altzanet webgunearen eraberritzea epe labur batean bukatzea.

Gerra Zibilarekin erlazionaturik, laster, apirilaren 6an, ibilaldi bat Bidebieta eta Herreran zehar prestatzen ari garela aurrera dezakegu. Ibilbidean gerraren hainbat pasarte eta gertaera zehaztasunez ezagutuko ditugu Ion Urretarazu-ren eskutik. Aurki honen deialdi zehatza egingo dugu, baita aurreikusiak dauzkagun beste txango batzuen berriena ere (gaueko ibilaldi bata Naturaldiaren egitarauaren barruan, eta Andatza mendira, urrian, Javi Castroren eskutik).

Aurreko urteetan bezala, Batzarrean Estibaus buletina banatu genuen, non blogean argitaratutako sarrerak eta urteko memoria jasotzen diren. Hemen deskarga dezakezue Pdf formatuan.

Aurtengoa ere urte oparoa izan dadila.

estibaus48

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abuztua 2026
A A A O O L I
« uzt    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean