Txingurri errekako saneamenduak osatu gabe jarraitzen duela agerian utzi du isurketa batek

2019, Irailak 27

Eguzki

herrera1Asteartean isurketa batek txuriz tindatu zituen Pasaiako badiako urak Herrera partean (ikus 1. eta 2. argazkiak). Kutsaduraren kontrako barrerak zabaltzera iritsi zen Portuko Agintaritza  (ikus 3. argazkia).

Ez omen dago jakiterik isurketa zehatz-mehatz non egin zen, baina bai badiara Txingurri errekatik behera iritsi zela. Kontuan izan behar da Txingurri errekak oraindik Altzako, Larratxoko eta Herrerako ur zikin asko biltzen dituela eta, Donibanerekin batera, badian saneatu gabe geratzen den puntu nagusietako bat dela.

Are gehiago, Txingurri errekako isurien ondorioz, Herrerako uren kalitatea Pasai Donibanen edota Oiartzun ibaiaren bokalean bertan baino txarragoa da. Honi dagokionez, EAEko uren kalitatearen segimendu sarearen azken txostenean, zehatz-mehatz 255. orrialdean, honako mapa argigarri hau ikus daiteke:

pasaia_2018

Txingurrin saneamendu lan garrantzitsuak egin ziren 2007. eta 2008. urte bitartean, baina, esan bezala, Altzako, Larratxoko eta Herrerako isuri asko bildu gabe geratu ziren. Beraz, Txingurrik isuriak etengabe garraiatzen ditu badiara, nahiz eta asteartekoa, batez ere koloreagatik, ikusgarriagoa izan zen.

Noizko behin betiko saneamendua Txingurri errekan? Egia esan, Donibaneko sanemaenduarekin zer gertatzen ari den ikusita, hobe eserita itxoiten badugu, ezta?

P.S. Argazkiak sare sozialen bitartez helarazi dizkigute; beraz, erabil daitezke. Hori bai, erabiltzen badituzue, ez esan Eguzkirenak direnik, ez dira eta gureak

https://eguzkidonostia.blogspot.com

herrera2herrera3

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2026
A A A O O L I
« ots    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »
  • Hilari Pagazaurtundua
    (2026, Otsailak 18)
    «Estoy de acuerdo con el artículo. El Ayuntamiento tiene libre una casa adosada a la Iglesia, un piso en la ...»
  • Koldo Almandoz
    (2026, Otsailak 16)
    «Eskerrik asko hitz hauengatik. Estrella beri sentitu da altzatarra eta izugarri disfrutatu du zuen konpainian urte guzti hauetan. »
  • Elena
    (2026, Otsailak 15)
    «Bonito texto para una amiga que se merece lo mejor, A veces, las palabras se quedan cortas.... »

etiketak


Sarean