Altzathlon, kirolerako zaletasuna Altzan irudietan

motor-l11792Iaz Garberako argazki erakusketak izan zuen harrera ona ikusita, aurtengorako beste bat prestatu dugu, Altzathlon izenburuarekin. Erakusketak Altzan kirol zaletasunak historian zehar egindako ibilbidea 27 irudiren bitartez erakutsi nahi du, eta Garberan izango da ikusgai, azaroaren 18tik abenduaren 4ra arte.

Aurreko erakusketan bezala, Altzako Tokiko Bilduman jasotako fondotik abiatuta egin da argazkien aukeraketa; kirolarekin lotutako 1.700 argazki baino gehixeago ditu. Oso zaila da hogeita zazpi iruditan laburbiltzea kirol elkarte eta kirolari ezagun guztien ibilbidea, baita egindako kirol jarduera guztiak erakustea ere. Azken horietatik hamabi baino ez dira erakusten. Ibilbide historiko luzeagatik atletismoa, futbola eta pilota nabarmentzen dira, baina erakusketan kirol tradizionalek ere lekua izan dute, hala nola, mendizaletasuna, boloak, herri kirolak eta arrauna, eta arrakasta eta lehiakortasun handiko beste batzuek, eskubaloia, saskibaloia eta txirrindularitza. Ez da kirol minoritarioagorik falta, motokrosa edo tiroa kasu, gure inguruan euren momentua eta lekua aurkitu baitzuten. Muga berberak daude, handiagoak ez badira ere, aipatzeko moduko kirol-elkarte eta kirolari ugarirekin, erakusketan jaso ez direnak. Guztiok ulertzeko konfiantza dugu, eta beste batean muga horiek gainditzea espero dugu.

Erakusketa Garberan egiten denez, azalerako, 1976an Lau Haizetan egindako motokros proba batean hartutako argazki bat aukeratu da. Atzealdean, Garbera-Berri (Bustintxulo) eta Tuniz baserriak, eta orain merkataritza gunea dagoen lurren ikuspegia daude. Garberaren ikuspegia ere presente dago 1971ko beste argazki polit batean, Herrerako Sporting taldearena hau, Herrerako futbol zelaian.

Argazkirik zaharrenak Jolastokietako instalazioen inaugurazio futbol partida (1914) eta emakume tiratzaileak Bidebietako Tiro Nazionalean (1926) dira. Emakume tiratzaile talde honen argazkiarekin batera, emakumezkoen kirola Gazte-Lekuko eskubaloi taldearen eta Juven saskibaloiko taldearen argazkiekin irudikatzen da, baita Amelia Lorza korrikalariaren argazkiarekin ere, 1984an eta 1985ean Espainiako txapelduna izan zena, 10.000 eta 5.000 metrotan.

Erakusketa hau lankidetzari esker egin ahal izan da. Garberak erakusketa gauzatzeko behar diren baliabideak eman ditu, eta Altzako Tokiko Bildumak - Donostia Kulturaren eta AHMren arteko hitzarmen bati esker sortutako zerbitzua - bere funtsa jarri du, bilduma partikularretatik, familiarretatik eta hainbat elkarte eta Kutxateka bezalako erakundetatik datorrena. Aurreko erakusketan bezala, David Vicente argazkilaria arduratu da zuri-beltzeko irudiak mihise gainean inprimatzeaz; irudi horiek 90×60 zentimetroko tamaina dute gehienetan, panoramikoak diren bi izan ezik. Horiei guztiei gure esker ona adierazi nahi diegu euren laguntzagatik. Aurreko erakusketako mihiseekin egin zuen bezala, Garberak AHMri lagako dio erakusketa, abenduaren 4tik aurrera horiek erabili nahi dituzten elkarteen eskura egon dadin, eta, horrela, herritar gehiagok gozatu ahal izan ditzaten.

eskubaloia-2b-c100911

Emakumezkoen eskubaloi taldea Bidebietan (1966)

Etiketak: ,

Iruzkin 1

  1. Estibaus » Erakusketa eta bideoak

    [...] gutxi Garberan ikusi ahal izan den Altzako kirolaren historiari buruzko Altzathlon erakusketa, hilaren 2tik 20ra bitartean egongo da jarrita Tomaseneko liburutegiaren sarreran. Casares-Tomasene [...]

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Azaroa 2024
A A A O O L I
« urr    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 20)
    «Además de una lectura agradable que nos acerca a la figura del Dr. Casares, puntualiza los datos ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 8)
    «NO ME ACLARAS NADA NI TE POSICIONAS SOBRE NUESTRO EDIFICIO, SIGO DICIENDO LO MISMO. LAS ASOCIACIONES ESTÁIS EN EL NO ...»
  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Azaroak 3)
    «Escribo desde Herrera y aunque es verdad que cuando nos ponemos a hablar de Auditz Akular, nos puede desde hace ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2024, Azaroak 2)
    «AQUÍ SE HABLA DE AUDITZ AKULAR YNUNCA SE MENCIONA EL PROBLEMA DE ROTETA AZPIKOA Y LA DEJADEZ DEL AYUNTAMIENTO DE ...»
  • Olaia H
    (2024, Urriak 25)
    «Belardiak beharrezkoak dira. Gainera zaindu behar dira eta zuhaitz gehiago landatu behar dira eta ez dorre gehiago. Udalak Altza ez ...»

etiketak


Sarean