Altza prentsan (1936-1940)

2020, Maiatzak 7

1936-05-08-lvg

1936-05-08 La Voz de Guipúzcoa

Egun hauetan Tokiko Bilduman Altzarekin lotutako eta prentsa idatzian argitaratuak izan diren 1936 eta 1940 urte bitarteko 1.500 erreferentzia baino gehiago katalogatzeko lana bukatu dugu. Udal kronikak, kirolekoak, iragarki ofizialak, propaganda, publizitatea, eskelak… Altxamendu frankistaren aurreko hilabeteetatik gerra amaitu eta Altza Donostiara anexionatu arteko denbora-tarteko gai askotako sorta handi bat.

Eskura dagoen prentsa digitalizatuaren miaketa sistematikoa Ion Urrestarazuk egin du azken bi urteotan. Gainera, kronikak transkribatu ditu, errazago irakurtzeko eta, batez ere, kontsultatzeko. Lan hori guztia dokumentu-iturri garrantzitsua izan da “Altza durante la guerra civil española” liburua idazteko, eta espero dugu osasun-baldintzek ahalbidetzen dutenean aurkeztu ahal izango dugula.

Kontuan hartuta 1936ko irailaren 13rako matxinatutako indarrek Donostia hartua zutela, bildutako informazio gehiena nazional-katolizismoz beteta dago. Matxinada bultzatu zuten korronte politiko ezberdinek presa handia izan zuten bakoitzak bere egunkaria argitaratzeko: monarkikoak izan ziren lehenak El Diario Vasco argitaratzen, 14an; egun bat geroago tradizionalistek La Voz de España argitaratuko zuten; eta, hurrengoan, falangistek Unidad arratsaldeko egunkaria. Igandea jai eguna izanik, astelehenetan La Hoja del Lunes argitaratzen zen. 1938ko apiriletik aurrera, Mugimenduko prentsan bilduko dira guztiak.

Prentsa errepublikanoa, bestalde, Frente Popular eta La Voz de Guipúzcoa egunkariek ordezkatzen dute. La Voz de Guipúzcoa, bereziki,  oso interesgarria da, 1936ko urtarriletik ekainera bitarteko kroniketan datu eta zehaztasun ugari eskaintzen baititu, Altzako politika-, kirol- eta udal-bizitzari buruzkoak.

Kroniken bilketa tematiko hau aurretik AHMk paperean argitaratutako beste biei gehitu behar zaie -Altza XIX. mendeko prentsan eta Altzako euskarazko kronikak (1921-1936)- , eta ekarpen garrantzitsua egiten dio Altzako Tokiko Bildumaren prentsa-funtsari, guztira 4.600 fitxa baino gehiago biltzen baititu.

1940-05-07 EDV

1940-05-07 EDV

Gaur bezala, anexioagatik Altzako alkate izateari utzi eta hilabetera, Gobernu Zibilak 1.000 pezetako isuna jarri zion Antonio Silvari, babarrunak legez kanpo saltzeagatik. (El Diario Vasco, 1940-05-07)

Etiketak:

Iruzkin 1

  1. joan mari irigoien

    Aldez aurretik bada ere, ESKERRIK ASKO, Ion Urrestarazu!

    jmi

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Otsaila 2026
A A A O O L I
« urt    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

RSS

Azken iruzkinak

  • Elena
    (2026, Otsailak 15)
    «Bonito texto para una amiga que se merece lo mejor, A veces, las palabras se quedan cortas.... »
  • Jose Luis Arrieta
    (2026, Otsailak 14)
    «Mi juventud se nutrió de sus retransmisiones del 5 naciones. Forma parte de mi historia. Y no tengo palabras para ...»
  • Nekane Beloki
    (2026, Otsailak 10)
    «Gogo handia dut parke hori ezagutzeko: "hain hurbil eta ezezaguna" dugulako. Ahal bada 10:30tako taldean sartuko nintzateke Bat bakarrik. Ezin ...»
  • Mertxe Fernandez Boga
    (2026, Otsailak 9)
    «Iñaki, lee este artículo de Estibaus, incluyendo los enlaces y sabrás un poco más sobre algunas cosas de las que ...»
  • Iñaki
    (2026, Otsailak 9)
    «Tenemos una Junta de distrito q ni la conocemos, ni sabemos para qué vale (ni la Junta misma creo q ...»

etiketak


Sarean