Intxaurrondo: Ibilaldi bat iraganetik / Un recorrido por el pasado

2020, Azaroak 6

25-pedraglio

IZBE, Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea

Intxaurrondo: Ibilaldi bat iraganetik / Un recorrido por el pasado” da datorren azaroaren 6etik 21 arte, Garberan ikusgai egongo den erakusketaren izenburua.

Intxaurrondo, Altzako gainontzeko auzoak bezala, XX. mendeko bigarren zatiaren geroztik ezagutu duen bilakaera urbanistiko itzela islatzeko saiakera izan da erakusketaren ardatzetako bat.

Bigarren ardatza, komunitate batean bolondres egiten den lanari toki bat eskeintzea izan da. Horren adibide ugari daukagu izan ere, auzoko jaiak edo kirol eta ekintza kultural asko auzokideen ahaleginei esker burutu ahal izan direlako. Zeresanik ez ikastola edo auzoko aitona-amonen etxeari dagokiona baita auzolanean egindako hainbat lan ere.

Gure hirugarren helburua, memorian galtzeko zorian dagoen hainbat irudi eta historia ezagutaraztea izan da: tranbiaren existentzia, desagertutako lantegiak, eskolak eta sagardotegiak, Donostiak Altza herria bereganatu zueneko ekitaldia, …

Eta azkenik, emakumeak bai etxean zein etxez kanpo egiten zuen lanari kinu txiki bat egin nahi izan diogu, kasu honetan, bai lantegietan zein sagardotegietan.

Argazkiek, bestalde, aukera eder bat eman digute gai ezberdinetan erreparatzeko. Hala nola, garai batean, inguru hau Mirakruz Gaina izenarekin ezaguna izatean edo garraio publikoaren erabileran, non jendea txintxilikan ere joaten zen tokia falta zela eta edo, egungo Intxaurrondo kaleko izenean izan ere, Generalisimo Franco izena zuen garaia gogoarazten baitigu horietako batek; ikastolen mugimenduan gurasoek jokatu zuten ezinbesteko paperean, baita Olentzero eta Jaiotza uztartzeko Artzak Ortzeokeko bazkideek izan zuten gaitasunean ere. Gure arreta erakartzen du baita ere anexioaren ekitaldian instituzioetako ordezkaritza zabalak, edo emakumeak jaietako zinta lehiaketan parte hartu izanak, besteak beste.

Guri hunkitu gaituen memoriatik egindako ibilaldi xume eta laburra izan da, guztion gozamenerako izatea espero duguna.

11-olentzero-zubi-zaharra

Olentzero eta Jaiotza Gaztañaga zubia zeharkatzen (Zubiaurre izenarekin ere ezagutua), 1961 urtean (Iturria: Zabaleta anaiak)

Goiko argazkian: Huércanos y Pedraglio likore lantegiaren langile talde bat. 1. Angelita Anabitarte, 2. Rosali Aranzadi, 3. María Agirre, 4. Cándida (1940. Iturria: Mari Carmen Gesalaga)

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2026
A A A O O L I
« api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»
  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»

etiketak


Sarean