Egutegiaren aurkezpena eta topaketa Bidebietan

2021, Azaroak 30

gonbidapena-irudia2

Datorren abenduaren 10ean, ostirala, arratsaldeko 7etan, Altza 2022 egutegiaren aurkezpena izango da Bidebietako Kontadores Gazte Zentroan. Oraingo honetan, urte berrian zehar gure ondoan edukiko ditugun hormako eta poltsikoko egutegiek Bidebieta auzoko 60ko eta 70eko hamarkadetako irudiak eramango dituzte.

Argazkiak, norberatentzat edo familarentzat duten balioagatik, albumetan txukun ordenatuak edo, besterik gabe, gutun-azal batean sartu eta kaxoi batean gordetzen ditugu. Horietako askok, berriz, bizipen kolektiboak gogora ekartzeko gaitasuna dute, jende gehiagorekin partekatzen direnean. Bizipen kolektibo horiek zaindu eta aberastu nahi dugun ondare komun baten parte dira.

Zeregin horretan ari garela, azken urte honetan arreta berezia eskaini diogu Bidebieta auzoari, eta pixkanaka bere fruituak ikus daitezke. Horietako bat udan Garberan ikusi ahal izan zen “Bidebieta” erakusketa da, eta beste bat datorren hilaren 10ean Kontadoresen aurkeztuko dugun 2022ko egutegiarekin izango da.

Egutegiaren aurkezpenak berriro elkartzeko eta esperientzia pertsonalez eta partekatuez hitz egiten jarraitzeko aukera berri bat eskainiko digu. Topaketari “Bidebieta. Vivencias del barrio. Irudi partekatuak” izenburua jarri diogu eta bertan Yon Tamayo, Eduardo Iribarren, Jose Mari Lujanbio, Iván «Thamesis», Iñaki Otegi, Pilar Belloso eta Pilar Laskarai auzotarrek parte hartuko dute. Han elkar ikustea espero dugu.

Egutegia nahi duten eta bertaratu ezin diren pertsonek argitalpenarekin lagundu dutenen bidez eskura dezakete , -Erdikoa taberna,  Nido eta Zumardi tabernak, Lizarra Kanpina, Aranzabal harategia, Blue Events ekitaldi antolatzailea, Garbera MZ, Herri Ametsa Ikastola- edo AHMrekin harremanetan jarriz 649496607 telefonoan edo ahm@altza.net posta elekronikoaren bidez.

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2026
A A A O O L I
« api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Maria jose
    (2026, Maiatzak 5)
    «Grande mi abuela »
  • Estibaus
    (2026, Apirilak 28)
    «Hola. En www.altza.info tienen dos fotos de Carmen Zappino, niña, con su familia. Estos son los enlaces: https://altza.info/?z=3&x=772 https://altza.info/?z=3&x=773 »
  • angela aguayo
    (2026, Apirilak 27)
    «Buenos dias, en el seno del proyecto FIVE, financiado por el Ministerio de Educación y la UE, la Universidad de Santiago ...»
  • KARMELE
    (2026, Apirilak 25)
    «El problema viene de haber duplicado la ya alta densidad construida en la zona.La fabrica tenía 19.938 m2. El primer ...»
  • Zigor Etxeburua
    (2026, Apirilak 16)
    «Lotsagarria da Donostiako Udala erakusten ari den UTZIKERIA. Ez lukete horrela edukiko Bulebarra balitz. »

etiketak


Sarean