Ángel Calvo Barco

2023, Apirilak 16

angelLarunbat honetan, apirilaren 15ean, hil da 74 urte zituela Ángel Calvo Barco, lagun eta lankide leiala duela ia hogeita hamar urtetik gure elkartean.

Aranzadiko Etnografia Saileko kide izan da 1970az geroztik, eta bere bokazioa eta etengabeko ahalegina izan da herri-ohituren eta Naturaren behaketa eta deskribapena.

Nekaezina, artxiboetako ikerketarekin eta bibliografiarekin motxilan, bideak eta bidezidorrak zeharkatzera irteten zen, eta, adibidez, Euskal Herriko tokiren batean sastraka artean galdutako elurzulo bat bilatzeko edo Larratxoko parkean belarren artean ezkutatutako orkidea txikia aurkitzeko desbideratzen zen. Gero, datuak zehatz-mehatz idatzi, neurtu, argazkiak atera eta artxibatu. Angeli zor diogu hori guztia gurekin partekatzeko eskuzabaltasuna. Anjelek Altzako mugarrien kokapenean gidatu gintuen, hari esker harremanak ezarri genituen Errioxako eta Nafarroako etnografiako lagun eta elkarteekin, Gipuzkoako eta Nafarroako Erdi Aroko harkaitz-gazteluetara igo ginen…

2007az geroztik, “Altza ezagutuz / Conociendo Altza” eta “Altzatik abiatutako ibilbideak / Caminos desde Altza” egitarauaren alma materra izan da Angel. Udaberri honetan, Angelek Molinaoko bide ertzak alfonbratzen dituzten korradu-belarren artean paseatu eta Donejakue bidea Gipuzkoako zatian osatzeko aukera aurreikusten zuen; baina bere Finisterre gertuago zegoen. Ziurrenik, beste batzuetan bezala, horrelako une zail batean bere burutazio batekin harrituko gintuzkeela, gure irribarrea ateraz.

“Altza, Hautsa Kenduz”-en Angelek argitaratutako lanak:

angel-2022-10-06

angel-loreak1

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2026
A A A O O L I
« eka    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean