2024ko Batzarra

2024, Martxoak 22

batzarra-2024

Atzo, martxoak 21 arratsaldean, Casaresen, AHMko 29 bazkide bildu ginen elkartearen urteko Batzarra egiteko. Legezko formaltasuna betetzeaz gain, batzarra, batez ere, egindakoaz, egiten ari garenaz eta etorkizunaz hitz egiteko topagunea izan zen, bileran parte hartu zutenen iruzkinekin, balorazioekin eta ekarpenekin aberastuta.

Estibaus buletina, Batzarraren hasieran banatua eta blogean iaz argitaratutako sarrerak bere orrialdeetan biltzen dituena, elkartea murgilduta dagoen jardueraren isla zehatza da, eta 2023. urteko memoria eta balantzea egiteko gida izan zen. Hemen deskarga daiteke, Pdf formatuan.

Batzarreko partaideen eta elkartea osatzen duten 191 bazkideen berotasunak eta babesak, utzi gaituztenen adiskidetasunaren eta lanaren memoria -iaz, Ángel Calvo, Vicente Indaberea, Joan Mari Irigoien, Jose Mari Cendoya-, bai eta jardueren garapenean aurkitzen ditugun babesa eta begikotasuna ere, martxan dauden proiektuei jarraipena emateko eta erronka berrietan pentsatzeko beharrezko energia ematen diote AHMri. Elkarrekin bidea egiten jarraituko dugu.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2026
A A A O O L I
« mar    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »
  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »

etiketak


Sarean