Auditz-Akular-Landarro: horrela bai!

2003, Ekainak 1

ALTZA XXI Herri Ekimena

Auditz-Akular-Landarro eremuko 800.000 m²-ko lursailerako proposatzen duen parkea aurkezten dizu Altza XXI Herri Ekimenak.

Altza eta Pasaiako herritarroi aisialdi eta osasunerako eremu bat eskaini nahi zaie, birika belartsu bat, etxegintzaren garairik okerrenaren ondorio diren etxe-pilaketari eta eremu zabal eta irekien gabeziari aurre egiteko.

Ibar eta muino ezberdinak elkartu eta lotuko dituen aldaparik gabeko ibilbide eta bidexka-sarea, zeinak Altzari emango dion gerriko berde baten itxura, picnic-guneak, estalperik gabeko kirolak egitekoak, aisiarako baratzak, polikiroldegiaren bigarren fasea (estalperik gabeko igerilekuak), parke botanikoa… hauek dira proposatzen ditugun hainbat erabilera.

1. PUTXUTXULO-LARRES

Parkerako 1. sarrera: Barona baserria. Bertan kokatuko dira Auditz-Akular osoan zehar hedatuko den Parke Botanikoaren Ikerketa eta Mantentze Zentrua.

— Larres eta Berrako hegietan aisirako baratzak.

— Polikiroldegiaren 2. fasea: estalperik gabeko igerilekuak.

— Bidegorriak-bidexkak: bata, 3. adinekoen egoitzan abiatu eta 50 mailan zehar, eta bestea, polikiroldegian hasi eta bukatu eta 60, 65 eta 70 mailetan zehar dihoana.

2. EGUZKITZA GAINA («campo de las pistolas» bezala ezaguna)

— Picnic-erako gunea, zuhaiztiz eta altzari egokiz (mahaiak, umeentzako jolaslekuak…) hornitua.

3. EGUZKITZA-JUANATXONE

Parkerako 2. sarrera: Eguzkitza baserria. Berreraiki ostean, bertan koka litezke parkeko zerbitzurik gehienak: parkeko etxea, hitzaldietarako aretoa eta baita aterpetxea ere.

— Uharka bat sortu ibarburuan, 45 mailan. Erdigunean kokatuko litzatekeenez, bertatik igaroko lirateke oinezkoen bidexka guztiak.

4. AKULARREKO GAINEA

— Kiroletarako gunea: bolatokia, toka, tenisa, frontoia, rokodromoa, herri kirolak…

5. AKULARREKO ERREKA: MIRAVALLES

Parkerako 3. sarrera: Miravalles baserria. Erabilera terapeutikoetarako eta medikuntza alternatiborako zentrua.

— Ibarren sakonuneetako landaredi eta faunaren babesa.

6. ARTXIPI BIDEA - MOLINAOKO HEGIA

— Aisirako gunea Artxipi bidean zehar. Egungo parkea eta picnic gunea erabiltzeko moduan jarri eta zaindu.

7. AUDITZ GAINA

— Estalperik gabeko Auditoriuma: lursail honetan dagoen aldapaz baliatuz eta eskuhartze txiki bat beharko delarik, edozien motatako emanalditarako eskenatoki bat sortu ahalko da.

— Picnic gunea anfiteatroaren inguruan.

8. IPARRAGIRRE GAINA: LANDARRO

— Nekazaritza eta abeltzantza sektoreko ustiapenen jarraipena, bertako landaredia mantenduz. Autopistak sortutako zarata moteltzen du Landarrok.

Auditz-Akular-Landarro eremuko 800.000 m²-ko lursailerako proposatzen duen parkea aurkezten dizu Altza XXI Herri Ekimenak.

Altza eta Pasaiako herritarroi aisialdi eta osasunerako eremu bat eskaini nahi zaie, birika belartsu bat, etxegintzaren garairik okerrenaren ondorio diren etxe-pilaketari eta eremu zabal eta irekien gabeziari aurre egiteko.

Ibar eta muino ezberdinak elkartu eta lotuko dituen aldaparik gabeko ibilbide eta bidexka-sarea, zeinak Altzari emango dion gerriko berde baten itxura, picnic-guneak, estalperik gabeko kirolak egitekoak, aisiarako baratzak, polikiroldegiaren bigarren fasea (estalperik gabeko igerilekuak), parke botanikoa… hauek dira proposatzen ditugun hainbat erabilera.

(Informazioa osatzeko bilatu www.altza.net helbidean)

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2026
A A A O O L I
« mar    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Diana
    (2026, Apirilak 9)
    «Mi madre nació en Herrera en 1939, una de las historias que me contaba de cuando era pequeña era cuando ...»
  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »
  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »

etiketak


Sarean