Altzako Santomasak

2024, Abenduak 17

santomasak-larratxon

Osteguna Auzo Elkartea

Joan den larunbatean, 2024ko abenduaren 13an, Altzak San Tomas jaia ospatu du Larratxon. Hitzordu hau urtetik urtera sendotzen doan topaketa bihurtu da eta 80ko hamarkadan hasi zen Txalakaren eskutik. Ondoren, herri-ekimen baten esku geratu zen, Osteguna auzo-elkartearen babesarekin, eta bere garaian Altzan jai hori astebete aurreratzeko erabakia hartu zuen, ez baitzuen inolako zentzurik Donostiako jaiarekin lehiatzeak, guztiontzat duen errotze ukaezina dela eta. Neurri horri esker, auzotarrek historiari eusteko konpromisoa sendotu zuten, gaur egunera arte, Altzania eta Bizarrainen eskutik, eta Altzako biztanle guztiak puntu bakar batean, Larratxon, bilduko dituen topaketa bat diseinatzea lortu zuten.

Aurten bertako produktuez gozatu dugu, txistorra postuak, taloak, haurrentzako jolasak, boloak, La Asunción Ikastetxearen eskutik, Herri Ametseko dantzak, Patata Tropikala antzerkia, bere emanaldia baserritarren munduan girotzen, konpartsak, herri bazkaria eta Pako Mateori omenaldia, gaur egun dugun guztiari bultzada handia eman zion pertsona, altzatar baserriekin zituen harremanengatik eta sendotuta utzi zuen lan on horrengatik, pertsona batzuek bakarrik baitakite ondoren datozenen eskura jartzen.

Festa ZARRATAKen kontzertuarekin amaitu zen.

Askatasunez parte hartzeko ildoak sormena eta ekimena bultzatzen ditu, eta emaitza larunbat honetan erakutsi zen, ia guztiak bertan zirela.

Gurea bezalako gizarte batean, non hainbeste zalantza ikusten den, horrelako topaketek, benetakotasuna, pertenentzia, bizikidetza, dibertsioa eta auzotarren errekonozimendua batzen dituen esparru batean, erakusten digute herritarrak zerbait ondo egiten ari direla, eta, aldi berean, aitortzen dute Casares Kultur Etxea, Donostiako Musika Eskolako Trikitilariak, garbiketa zerbitzuak eta udaltzainak bezalako udal erakundeen parte-hartzea funtsezkoa dela topaketa hauetan.

OSTEGUNA, AUZO ELKARTEA - Larratxo (Altza)

img-20241215-wa00061

img-20241215-wa0008img-20241215-wa0013

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2026
A A A O O L I
« mar    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »
  • Federico Sanchez
    (2026, Otsailak 18)
    «yotrabaje en el..hice..pinte el rotulo del helipuerto...entre otras cosas... »
  • Karlos Solana Arruti
    (2026, Otsailak 18)
    «Ez dago eskubiderik. Ahaztu egiten zaigu munduko leku "aberatsenetako" batean bizi garela.....eta Donostiako erdigunea soberan »

etiketak


Sarean