AHMren aurtengo Batzarra

2025, Martxoak 27

batzarra2025

Joan den ostegunean, martxoaren 20an, AHMren urteko Batzarra egin genuen Tomasenen, eta 25 bazkidek parte hartu zuten. Giro ezin hobean hasi genuen bilera. Estibaus buletina banatu genuen, zeinak blogean iaz argitaratutako sarrerak biltzen baititu bere orrialdeetan, elkarteak 2024an egindako jardueraren memoriarekin eta balantze ekonomikoarekin batera. Estibaus buletina hemen deskargatu daiteke, Pdf formatuan.

Bilerak hainbat gairi buruz hitz egiteko bide eman zuen, hala nola une honetan Altzako udaletxea dagoen egoeraz dugun kezka, eta baita orain lantzen ari garen jarduerez ere, hala nola naturari buruzko jardunaldiak, Naturaldia, Plus 55eko ibilaldiak edo elkartearen liburutegia. Era berean, AHMk datorren urtean beteko duen 40. urteurrenari buruz hitz egin zen. Udazkenean horri buruzko bilera berezi bat egitea erabaki genuen egitaraua egiteko.

Batzarrean parte hartu zutenen ohiko argazkia Tomaseneko sarreran egin genuen oraingoan. Argazkiaren atzealdean “Aldaketen garaiak” erakusketa geneukala AHMn aurrera begira jarraitzen dugu.

batzarra2025-2

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2026
A A A O O L I
« eka    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean