Ibilaldia Altzako Institutuko ikasleekin

2025, Maiatzak 20

uba-institutua-20250506

Maiatzaren 6an Altzako Historia Mintegiak ibilaldi historikoa egin zuen Ametzagaina inguruan Altzako Institutuko DBHko 1. mailako 80 ikasleen parte hartzearekin. Ikasleak bi taldetan banatu ziren, ibilaldia erosoagoa egiteko. Talde bakoitzean historiadore bat zegoen azalpenak egiteko, konkretuki Itziar Arbide eta Mikel Ubillos, biok Altzako Institutuko irakasle ohiak.

Institututik abiatuta sei geldiune egin genituen. Goizeko 9etan Institututik euripean atera ginen eta horregatik Altzako frontoira joan ginen Estibaus zelaia zer zen azaltzeko.

Gero, Pelegriñene eta Marrus baserriak bisitatu genituen. Han, baserrien hormetan zergatik zeuden gurutzeak azaldu genuen. Bidea jarraituz Ametzagainako parkean sartu ginen bi leku historiko inportanteak ikusteko: Paleolitoko aztarnategia, eta XIX. mendeko gotorlekua.

Uba baselizaren bidean Plazentzia baserriren ondotik joan ginen. Mikel Ubillosek baserri zaharrenetako bat zela esan beharrean, zaharrena zela esan zuen. Ikasle batek Kutarro ondoan baserri zaharragoa zegoela ohartarazi zion; eta Mikelek zuzendu zuen esandakoa. Arrazoia zeukan ikasleak Txipres baserria zaharrena zela esatean. Uba baseliza zer funtzio izan zuen eta orain daukana azaldu zen.

Bukatzeko, Garbera auzora joan ginen, Paris eta Londres baserrien historia eta Garbera baserriko Bixente Barandiaran bertsolariaren inportantzia azalduz.

Hortik, Larratxo auzora jaitsi eta Institutura joan ginen, ordu bitan ibilaldia bukatuz. Ibilaldi honetan, ikasleek Altzako leku historiko inportanteak ezagutu zituzten.

ametzagaina-institutua-20250506

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2026
A A A O O L I
« eka    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ezkurra
    (2026, Uztailak 10)
    «Kaixo. Artzak Ortzeokek, nire ustez, beste esanahi bat du, Elkartearen izaerarekin zer ikusi duena: “Hartu ezazu, hor dago”, hikaz esanda. »
  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »

etiketak


Sarean