Marijuandegi eta Echarri abizena

2025, Maiatzak 27

martutene_janes_walk-35
Malu Adurizen aurkezpenaren laburpena Marijuandegin, maiatzaren 3an, Martuteneko Jane ’s Walk ibilaldian. (Arg.: Asier Pagoaga)

Joseba Patxi Aduriz, Ruben Barron Aduriz, Malu Aduriz

Ba al zenekien Astarbe-enea etxearen oinarrian Marijuandegi baserria dagoela edo Marijuandegiren gainean eraiki zutela Astarbe-ene 1950 inguruan?

astarbe-enea

Astarbe-enea

Topatu dugun lehen aipamena Maria Perez de Berastegui-k egiten du bere testamentuan 15/07/1575. Bertan, “dejo la casa e caseria llamada Marijuandegui o Zelailuze con sus manzanales, tierras y pertenecido al capitan Miguel de Oquendo y Maria de Zandategui su legitima mujer“. En el mismo, Habla del término Zarrauta o Sarrauta.

1859an Maria Elena de Larreandiren testamentuan aurkitu dugu beste aipamena bere ilobari (Martin Antonio Echarri Yncharrandieta) uzten diola esanez.

Marijuandegi baserriaren deskribapena, Martin Antonio Echarri Ynchaurrandietaren testamentuan aurkitutakoa (1893/10/3):

Se compone de piso bajo, uno alto y desván, lagar, tejabana y un horno de cocer pan; ocupa de sitio 198,97 m y confina por los cuatro puntos cardinales con sus pertenecidos. Consisten estos en 350, 49 áreas de tierra labrantía ribera. 116 áreas de tierra sembradía y manzanal en el término llamado Lurberria lindando con pertenecidos del caserio Elenategi, manzanal de Mirandaburu y robledal trasmochal (138,78 áreas) de Marijuandegi.”

Baserriak txanela portua zuen, Urumea ibaian, Goiatz-Erriberarekin eta gobada egiteko mahaiak.

1871 urtean Altzako katastroan Elena Larreandirena dela azaltzen da baina honek 1859an egiten duen testamentuan bere iloba Martin Antonio Echarriri uzten dio (14. kapitulua).

Maria Elena de Larreandi Mendinueta (1796-1873), Joseph Marcial Echarri Eguileorrekin (1767-1836?) ezkontzen da 1824ean Koruko Ama Birginaren basilikan. Ez zuten seme-alabarik izan.

Etxarri-enea

Etxarri-enea

EL DIARIO VASCOk (13-09-2020) hauxe argitaratu zuen Ankorak egindako erakusketaren harira, Santa Teresa komentuan:

José Marcial de Echarri. El comercio del azúcar, café y cacao dio para dos casas (Calle Mayor 7-9).Oriundo de Altza, José Marcial Echarri embarcó con destino a Cuba en 1802. Desde La Habana fletó buques como la goleta española ‘La Mulata’, que arribó al puerto de Donostia el 7 junio de 1821 con carga de azúcar, café y tabaco. Echarri regresó de Indias para celebrar su boda con una heredera tres décadas menor que él, estableció su casa de comercio en la calle de la Trinidad y fue elegido Diputado del Común.

Alcaldes y capitulares de San Sebastián (1813-1845)
1829 Diputado en Común (nombrado en sustitución de Vicente de Ayesta)
1830 Diputado

Erigió dos magníficos inmuebles contiguos en la calle Mayor, proyectados por Eustaquio Diez de Güemes. El número 9 incorpora un inusual alero de piedra tallado con relieves geométricos y el número 7 destaca por su calidad constructiva y la belleza de su composición.

Las fortunas amasadas con el comercio con América de familias como los Echarri, Eguileor, Aristeguieta, Salcedo, Labaca, Sangróniz, Tastet, Mercader o Minondo están en el origen de las mejores viviendas de la Parte Vieja. El poderío mercantil eclipsó a finales del XIX pero entre 1855 y 1857 todavía llegaban a San Sebastián 44 navíos cubanos, de La Guaira (Venezuela) y Nueva Orleans.”

Ez dakigu Jose Marcial Marijuandegi baserrikoa zen edo Elenarekin ezkontzerakoan eskuratzen dute Echarritarrek edo Jose Marcialek erosten duen eta hiltzerakoan Maria Elenak jasotzen duen, oraingoz auskalo!

Jose Marcial Echarriren bataio-agirian Altzan jaio zela jartzen du baina, ez dakigu Marijuandegin bizi ziren. Beraz, ez dakigu nor izan zen Marijuandegin bizi izan zen lehen Echarritarra baina azkena Francisco Echarri Ayestaran izan zen (1878 -1949).

Laburpen txiki bat bertako eraikuntzen istorioarekin:

  • Elena de Larreandik bere iloba Martin Antonio Echarri Ynchaurrandietari uzten dio goian deskribatutako baseria (1859). Honen aita Juan Ygnacio Echarri Eguileor, Joseph Marcialen anaia zen.
  • Martin Antonio Echarrik egiten duen testamentuan (23/09/1892) agertze da, bere semea Ignacio Echarri Ayestarani saltzen diola 109,55 m koadroko lurra. Ez dakigu data zehatza baina hor eraikitzen da Marijuandegi goia, gaur egun izena gorde duen baserria.
  • Ignaciok hiru seme izan zituen Paulo, Jose Ramon (Erramun) eta Rafael Echarri Almandoz.Honek eraikitzen du Echarri-enea 1923? urtearen inguruan. Martuteneko zezen plazako materiala erabiltzen du etxea egiteko (ateak?).
  • Martin Antonioren testamentuan ere agertzen da bere seme Jose Maria Echarri Ayestarani uzten diola Marijuandegi baserria. Hau Maria Astarbe Obinetarekin ezkontzen da baina ez dute semealabik izaten. Baserria Mariaren iloba den Jose Astarbek jasotzen du eta honek eraikitzen du Astarbe-enea 1950 inguruan.
  • Gaur egun Teresa-baita izena duen etxeak, egin zutenean Gure-ametza zena Miguel Echarri Iraolak eraiki zuen 1950 inguruan.Francisco Echarri Ayestaranen semea zen.Hau, Miguel Francisco Echarri Ayestaranena eta hau Martin Antonio Echarri Yncharrandietarena.

Baserri honekin ere lotura du Donostiako alkatea izan zen Francisco Lasa Echarrik (1974- 1977). Bere ama Trinidad Echarri Irizar, Pedro Echarri Ayestaranen alaba eta hau Martin Antonio Ynchaurrandietarena.
Añarbeko urtegia inaguratu eta ikurrina igo zuen lehen alkatea izan zen San Sebastian bezperan.

P.D. Etxean entzun izan dugu iniztorra (iratzea, garoa) moztera joaten zirela Urdaburu ingurura ganadoari azpia egiteko.
Badirudi iniztorra hitza inguru hauetan erabiltzen dela soilik eta ez genuke galdu behar.

Marijuandegi

Marijuandegi

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2026
A A A O O L I
« mar    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Zigor Etxeburua
    (2026, Apirilak 16)
    «Lotsagarria da Donostiako Udala erakusten ari den UTZIKERIA. Ez lukete horrela edukiko Bulebarra balitz. »
  • Diana
    (2026, Apirilak 9)
    «Mi madre nació en Herrera en 1939, una de las historias que me contaba de cuando era pequeña era cuando ...»
  • Estibaus
    (2026, Martxoak 27)
    «"sorro" euskarazko "soro" hitzaren aldaera bat da, Sorroeta = Soroeta. Ikusi Orotariko Euskal Hiztegia "soro" sarreran: (...) sorro (Hb, Dv), ...»
  • Jon
    (2026, Martxoak 24)
    «Sorroeta gaztelaniazko "sorra"rekin lotura izatea erokeria litzateke? RAEren arabera, "Arena gruesa que se echa por lastre en las embarcaciones" da, ...»
  • Iñaki
    (2026, Martxoak 23)
    «Fantástico. Aurrera!! »

etiketak


Sarean