Ospakizuna eta aldarrikapena

2026, Martxoak 28

batzarra-2026jpg

Joan den ostegunean ospakizun eta aldarrikapen giroan egin zen Altzako Historia Mintegiaren ohiko Batzar Nagusia. 2025ean zehar burututako jardueraren errepasoak eta gaur egun esku artean ditugunek, zergatik ez esan, pozez betetzen gaituzte. Berrogei urte lanean, AHM-k 186 bazkideen babesa du, isilik proiektuak gauzatzen laguntzen duen kolaboratzaile sare bat, eta ilusioz eta konpromisoz beteriko talde bat.

2026an zehar AHM-k martxan dauden proiektuekin jarraituko du: Tokiko Bilduma, webgunea eta sare sozialetan presentzia mantendu, Barrutian parte hartu eta gainerako elkarteekin lankidetzan aritu, txangoak antolatu, eta abar. Baina gure berrogeigarren urteurrenagatik aurtengoa berezia denez, jarduera bereziekin ospatuko dugu: urtea amaitzean liburu dibulgatibo bat argitaratuko dugu Altzaren Historiari buruz, azken lau hamarkadetan argitaratutako lanen oinarrian egina. Liburuarekin batera, 1990ean argitaratutakoaren lekukoa hartuko duen Altzako Mapa berria argitaratzeko prestaketak ere egiten ari gara. Bestelako kontu bat ere badugu aurten: heroina-kontsumoak eta hiesaren estigmak markatutako urte tragiko haien memoria historikoa berreskuratzeko lanari ekin diogu.

Baina aurtengo Batzarrak aldarrikapen kutsua ere izan du. Urtez urte ezintasunez ikusi dugu nola suntsitu, desagertu eta abandonatzen den altzatarren ondare historikoa, askotan Donostiako Udalaren eskutik bertatik, hain justu ondare hori babestearen ardura nagusia duena; hala ere, kontrakoan jarduten du. AHM-ren berrogeigarren urteurrena ospatzeko Batzarra Altzako udaletxe zaharrean egin da, bere zoriari utzitako eraikin batean, etorkizunerako proiekturik gabe, garbitze eta mantentzerako aurrekonturik ere ez duena. Batzarrak bere egin du joan den urteko maiatzaren 26an egindako Barrutiko Batzarrean onartutako ebazpena, zeinean udal gobernuari eskatzen zitzaion gaiari buruz erantzutea (ikusi hemen onartutako testua), eta aldarrikapen berean tematzearen alde egin du, zuzenean alkate berriari helarazita.

batzarra-2026-a

batzarra-2026-b

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2026, Ekainak 11)
    «Allí pasé algunas unas cuantas tardes dándole al euskera. »
  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»

etiketak


Sarean